Itxi

EITB TALDEA

Crossfit

Basque Crossfit Txapelketaren lehen edizioa, asteburu honetan, zuzenean, eitb.eus-en

EITB Media

1.800 kirolarik parte hartuko dute Bilbon ospatuko den kirol ikuskizun handi honetan, azaroaren 4an, 5ean eta 6an.

  • Basque Crossfit Txapelketa.

    Basque Crossfit Txapelketa.

Basque Crossfit Txapelketa asteburu honetan (azaroak 4, 5 eta 6) jokatuko da Bilbon. Hiru egun iraungo dituen kirol ikuskizun handia izango da, eta 1.800 kirolarik parte hartuko dute Bilbao Arenan eta Itsasmuseum Bilbaon egingo diren probetan. EITBk bat egin du ekimenarekin, eta streaming bidez eskainiko ditu larunbateko saioak 17:30etik aurrera, eta igandeko saioak, 13:00etik aurrera, eitb.eus-en.

Aspaldian indarra hartu duen kirola da crossfita eta Euskal Herriko lehen txapelketa horrek euskal kulturarekin bat egingo du. Hartara, euskal tradizioak eta herri kirolak, zuzeneko musika eta dantza ikuskizunak, eta probetan parte hartuko ez duen publikoari zuzendutako hainbat ekintza antolatu dituzte.

Txapelketaren arduradunen asmoa da diziplina handi honen eta euskal tradizioen eta kulturaren balioa ikuskizun handi batean erakustea. Etorkizunean, crossfitaren maitaleentzako topagune garrantzitsu bilakatu nahi dute Estatuan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kirolak
  • Bilbo