EITB TALDEA
Martxoak 8
"Emakumezko ahots gazteak" solasaldia, martxoaren 8an, zuzenean, EITBren YouTube kanalean
EITB Media
Eider Garaikoetxeak gidatuta, feminismoaren belaunaldi berrien mezua ezagutzea izango du helburu solasaldiak.
-
Martxoak 8, batzen gaituen berdintasuna.
Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna den honetan, EITBLive-eko M8 ekimenaren barne, zuzeneko solasaldi bat egingo da 21:00etan EITBren YouTube kanalean. "M8 SOLASALDIA - Emakumezko ahots gazteak" solasaldiaren helburua izango da feminismoaren belaunaldi berrien mezua zein den ezagutzea.
Eider Garaikoetxea eitb.eus-eko kazetariak gidatuta, emakume gazteei ahotsa ematen arituko dira zuzeneko saioan Berezi Fernandez (Artea, 1993), Gazteako web eta sareetako kazetaria; AnePe Acebo (Elorrio, 1998), dantzari eta koreografoa; eta Leire Vargas (Durango, 2002), idazlea.
Haien iritzi eta bizipen pertsonaletatik abiatuta, hainbat gaiei buruz solastuko dute, beti ere ikuspuntu feminista batetik: emakume langilea (gazteen prekarietatea, diskriminazioa, autonomoa izatea, emantzipazioa, esfera publikoa eta ikusgarritasuna...), gorputzak (gizarteak ezarritako kanonak, gorputzarekiko harremana, sexualitatea...) eta ahizpatasuna (emakume sareak, gizonezko aliatuak, lagunak, familia...), besteak beste.
Jarraitu "M8 SOLASALDIA – emakumezko ahots gazteak", martxoaren 8an, 21:00etan, zuzenean, EITBren YouTube kanalean edo eitb.eus-en streaming bidez.

