Itxi

EITB TALDEA

ETB2, eitb.eus, EITB Nahieran

'Maixabel' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, "La Noche De…" saioan

EITB Media

Icíar Bollaín zinemagileak zuzenduta, Maixabel Lasaren bizitza eta haren senarra hil zuten ETAko kideekin egindako topaketak ditu filmak oinarri. EITBren parte hartzea du lanak eta hiru Goya sari eskuratu zituen 2022an.

  • 'Maixabel' pelikularen irudia

    'Maixabel' pelikularen irudia

Maixabel (2021) filmaren estreinaldia eskainiko du "La Noche De…" zinema saioak gaur gauean ETB2n eta eitb.eus-en. Icíar Bollaín zinemagileak zuzendu du lana eta, Maixabel Lasa Juan Mari Jáureguiren alargunaren bizitza eta senarra hil zuten ETAko kideekin egindako topaketak ditu filmak oinarri. Blanca Portillo, Luis Tosar, Bruno Sevilla, Urko Olazabal eta María Cerezuela dira, besteak beste, protagonistak.

Maixabel Lasak 2000. urtean Juan Maria Jauregui senarra galdu zuen, ETAk hil baitzuen. Hamaika urte geroago, ezohiko eskaera bat jaso du: Arabako Langraiz Okako kartzelan dagoen hiltzaileetako batek berarekin hizketaldia izatea eskatu du, talde terroristarekin zuen harremana hautsi ostean. Zalantzak zalantza, eta min handia sentitu arren, Maixabel Lasak onartu egiten du aurrez aurre topo egitea hamasei urte zituenetik bere laguna izan zena odol hotzean hil zuten pertsonekin.

Filmak EITBren parte-hartzea du, eta hiru Goya sari eskuratu zituen 2022ko galan: emakumezko aktore onenaren saria Blanca Portillorentzat, bigarren mailako gizonezko aktore onena Urko Olazabalentzat eta emakumezko aktore berri onenaren saria María Cerezuelarentzat.

Gaurko saioan, estreinaldiaren aurretik, filmaren inguruko xehetasun guztiak emango ditu Dani Álvarezek "LND" saioan eta, horrez gain, Leonardo DiCaprio eta  Michelle Pfeiffer aktoreak izango ditu hizpide. 40 urte beteko dituen "El coche fantástico" telesaila ere mintzagai izan du.

"La Noche De… Maixabel", Dani Álvarezekin, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. 

Filma, gainera, EITB Nahieran plataforman egongo da ikusgai.