Itxi

EITB TALDEA

Audientzia

Tourrak azken 14 urteetako audientzia zatirik altuena izan du ETBn

EITB Media

Oro har, % 5,5eko audientzia zatia eskuratu du, eta euskaldunen artean % 12,3koa. Halaber, ia 100.000 lagunek jarraitu dute etapa egunero bataz beste.

  • Frantziako Tourra Gasteizen

    Frantziako Tourra Gasteizen

Berezia izan da aurtengo Tourra Euskal Herriko irteera arrakastatsuarekin, eta ETBko ikus-entzule emaitzetan ere azpimarratzeko moduko datu batzuk izan ditu. Hartara, 2009tik hona Tourrak audientzia zatirik altuena izan du ETBn: % 5,5ekoa izan da oro har % 12,3koa euskaldunen artean. Halaber, bataz beste ia 100.000 lagunek jarraitu dute etapa, uneren batean, ETBn.  

Euskal Herritik abiatu den 2023ko Frantziako Tourraren lehen etapa hauei emandako erantzuna bikaina izan zen baita EITBn ere, ikus-entzuleen erantzuna ikusgarria izan baitzen asteburu horretan. Oro har, 532.000 lagunek egin zuten bat ETBrekin Tourreko programazioa jarraitzeko. 

Hala, ETB1eko larunbateko etaparen emanaldia (uztailaren 1ekoa) liderra izan zen hasieratik (12:30etik), eta lidergoari eutsi zion lasterketaren emisioan zehar. % 19,1eko audientzia-kuota ikusgarria lortu zuen, eta % 40,2ra iritsi zen euskaldunen artean. 

Igandeko (uztailak 2) audientzia datuek ere berretsi egin zuten ikus-entzuleek ETBren alde egindako apustua. Izan ere, 347.000 ikus-entzulek egin zuten bat Euskal Telebistarekin Tourra jarraitzeko. Gainera, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko terrazatik egindako ETB1eko "On Tour" berezia liderra izan zen bere ordu tartean, % 11,3ko datua eskuratuta (% 20,7 euskaldunen artean). 

Uztailaren 3ko Amorebieta-Baiona etapak, halaber, % 9,2ko sharea eskuratu zuen eta 162.000 ikus-entzuleko audientzia metatua. 

Horrez gain, eta Euskal Herriko etapak alde batera utzita, uztailaren 16ko etapa menditsuak, Saint Gervais Mont Blanc Le Bettexen amaitu zenak, emaitza nabarmena izan zuen: % 6,5ko audientzia orokorra,  eta  % 18,8koa euskaldunen artean. 

460.561 erabiltzaile bakar, eitb.eus-en 

Frantziako Tourrari buruzko edukiek 460.561 erabiltzaile bakar izan dituzte eitb.eus-en lasterketak iraun duen hiru asteetan. 

Kopururik nabarmenena taldeen aurkezpeneko egunean (Guggenheim Bilbao Museoan), eta lehenengo hiru etapetan (Euskal Herrian zehar izan zirenak, alegia) izan zen. Jardunaldi horietan Tourrari buruzko edukiek 300.000 erabiltzaile bakar baino gehiago izan zituzten EITBren webgunean. 

Web bidezko zuzeneko streamingari dagokionez, 260.000 erabiltzailek ikusi dituzte 2023ko Tourreko etapak. eitb.eus-eko zuzeneko streamingetan ikusle gehien bildu zituzten bi etapak lehenengoa eta bigarrena izan ziren, 34.000 eta 29.000 erabiltzailerekin, hurrenez hurren.