Itxi

EITB TALDEA

Musika Hamabostaldia

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Easo Abesbatzak ostegunean eskainiko duten kontzertua babestuko du EITBk

EITB MEDIA

Kursaal Jauregian izango da ikusgai 'Oedipus Rex' opera, Erik Nielsenen gidaritzapean.

  • 'Oedipus Rex'

    'Oedipus Rex'. Irudia: Musika Hamabostaldia

EITBko hedabideak Musika Hamabostaldiko kontzertuei zabalkundea egiten ari zaie, bi erakundeen arteko elkarlan akordioaren barruan. Horrez gainera, ostegun honetan (abuztuak 24), Kursaal Jauregian, ikusgai izango den Oedipus Rex opera babestuko du EITBk. Per Poc Kataluniako konpainiaren irudimenak eramango du eszentatokira Igor Stravinskyren obra. 20:00etan hasiko da ikuskizuna.

Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Easo abesbatzak taularatuko dute lana, Erik Nielsenen gidaritzapean, abeslari bakarlari hauekin batera: Peter Marsh (tenorea), Claudia Mahnke (mezzosopranoa), Michael Petrenko (bajua), Fernando Latorre (baritonoa), Damián del Castillo (baritonoa) eta Aitor Garitano (tenorea).