Itxi

EITB TALDEA

Audientziak

Donostiako Banderaren lehen jardunaldiaren emanaldia, audientzia-buru

EITB Media

Bataz beste, 175.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETBrekin emanaldian zehar.

  • Kontxako estropadak

    Kontxako estropadak

Donostiako Banderaren lehen jardunaldiaren zuzeneko emanaldiak lidergoa lortu zuen igande goizean. Emanaldiak, 10:45etik 14:00etara, 175.000 laguneko audientzia metatua izan zuen. 

EITBk ahalegin berezia egin zuen estropada bertatik bertara eta zehaztasun osoz eskaintzeko, eta bai emakumezkoen proba zein gizonezkoena ere audientzia-buru izan ziren. 

Emakumezkoen estropadak % 17,8ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 28,4ko kuota eskuratu zituen, eta zuzeneko emanaldiak 80.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen Euskadin eta eragin eremuan. 

Gizonezkoen probari dagokienez, % 26,8ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 39,2ko kuota lortu zituen. Halaber, 145.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. 

Bestalde, EITBko web eta aplikazioak batuta, 21.145 erabiltzaile bakar izan zituen estropadaren zuzeneko streamingak.