Itxi

EITB TALDEA

EITB 2030 Estrategia

EITBren Bilboko egoitzan egin da TEMS proiektuaren aurkezpena

EITB Media

Ikus-entzunezko sektorean datu-gune komun bat lortzeko Europa mailako ekimena da. Europako komunikazio-sektoreko beste hedabide batzuen artean, EITBk parte hartzen du Estatuko telebista bakar gisa.

0:41
Tems

Europako hedabideen konfiantzazko datu eremua sortzeko TEMS proiektuaren aurkezpena egin da astearte honetan, urriak 24, EITBren Bilboko Multibox aretoan. Europako 15 herrialdetako 43 erakundek osatzen dute Trusted European Media Data Space elkargoa (TEMS), eta EITB da horietako bat; Estatuko telebista bakarra da, hain zuzen ere.

Hala, Europako hainbat erakundetako 100 ordezkaritik gora bildu dira EITBren egoitzan, tartean euskal erakundeetako ordezkariak. Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiarekin batera, ekitaldian izan da Aitziber Atorrasagasti Kultura Sustatzeko zuzendaria Eusko Jaurlaritzan.

Aurkezpenaren irudia. Argazkia: TEMS

Aurkezpenaren irudia. Argazkia: TEMS

Aurkezpenaren irudia. Argazkia: TEMS

Aurkezpenaren irudia. Argazkia: TEMS

Aurkezpena 09:30ean hasi da eta eitb.eus-en eta EITBren YouTube kanalean jarraitu ahal izan da, zuzenean.

Aurkezpenaren irudia. Argazkia: TEMS

Aurkezpenaren irudia. Argazkia: TEMS

Ekimen honen bitartez lortuko da datuak modu seguruan trukatu eta haien eraginkortasuna indartzea, berrikuntza suspertzea eta digitalizazio-prozesuak bizkortzea. Hartara, tokiko eta eskualdeko komunikabideen garapen ekonomikoa eta etorkizuneko hazkundea bultzatuko dira.

TEMS ekimenaren irudia

TEMS ekimenaren irudia

Enpresei, erakunde zientifiko-teknologikoei, administrazioei eta Euskadiko ikus-entzunezkoen, kulturaren eta sormenaren sektoreko ekosistema osoari zuzendutako ekitaldia izango da urriaren 24koa. Hitzaldien eta nazioarteko adituek osatutako panel baten bidez, ikus-entzunezko industriaren egungo erronkak eta joerak azalduko dituzte, baita nola datu-guneek etorkizunean garatzeko ingurune ezin hobea eskaini dezaketen, fake-newsek, zibersegurtasunak, egile-eskubideek eta eduki digitalak pertsonalizatzeko beharrak asko baldintzatzen duten mundu batean.

TEMS elkargoko kideak, EITBren kanpoaldean

TEMS elkargoko kideak, EITBren kanpoaldean