EITB TALDEA
Audientziak
EITB Taldeko irratiek entzuleak irabazi dituzte 2022 urtearekin alderatuta, EGMren arabera
EITB Media
Aurten 13.000 entzule irabazi dituzte eta guztira 391.000ko estaldura izan dute. ESKERRIK ASKO!!
EITB Taldeko irratiek 13 000 entzule irabazi dituzte 2023an, astelehenetik ostiralera, EAEn, 2023ko Estudio General de Mediosek (EGM) ostegun honetan (azaroak 30) argitaratutako audientzia datuen arabera. Irrati guztien estaldura, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta eragin esparrua batuta, 391.000 lagunetara iristen da.
2023ko EGMren hirugarren audientzia neurtaldiarekin batera, azterlanak urte osoko datuak ematen ditu. Horien arabera, EITBko irratiek % 4 egin dute gora astelehenetik ostiralera EAEn, 2022ko datuekin alderatuta. Hala, eremu horretan 364.000 entzule daude guztira, eta 391.000 entzulek hartzen dute parte, Nafarroa eta eragin-eremua kontuan hartuta.
Irrati bakoitzeko datuei dagokienez, Radio Euskadik % 12,3ko hazkundea izan du. 146.000 entzule ditu EAEn, eta 157.000 Nafarroa eta beste eragin eremuak batuta.
Bestalde, Euskadi Irratiak 100.000 entzuletik gora ditu eta Gazteak 60.000; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa batuta, berriz, 70.000 entzule.
Radio Vitoriak goranzko joerarekin jarraitzen du eta 38.000 entzuleko audientzia du, hau da, 15.000 entzuleko hazkunde handia izan du iazko datuekin alderatuta.
Azkenik, EITB Musikak 20.000 entzule ditu egunero.
EGM (Estudio General de Medios) da Espainiako estatuko irratien audientziak neurtzeko sistema nagusia, eta urtean hiru aldiz egiten dute, milaka inkesten bidez.

