Itxi

EITB TALDEA

EITB Taldea

Hiru izendapen jaso ditu EITBk Podcasten Ondas sarietan

EITB Media

"Holobiontea" soinu diseinu onenaren sarirako hautatu dute; eta "Mare", berriz, bi kategoria hauetan: hizkuntza ofizialetako podcastak eta podcast esperimentalak.

  • "Holobiontea" soinu-fikzioak izendapena lortu du soinu diseinu onenaren sarirako

    "Holobiontea" soinu-fikzioak izendapena lortu du soinu diseinu onenaren sarirako

Gaur eguerdian eman dira jakitera Podcasten Ondas sari Globaletarako hautagaitzak eta EITBren GUAU audio plataforma berrian dauden bi ekoizpen daude horien artean.

Zientzia-fikzioa eta thrillerra uztartzen dituen "Holobiontea" soinu-fikzioak izendapena lortu du soinu diseinu onenaren sarirako.

Bestalde, dibulgazioa eta sormen artistikoa uztartzen dituen "Mare" lanak podcast onenaren saria eskuratzeko aukera du bi kategoria hauetan: Estatuko hizkuntza ofizialen atalean eta podcast esperimentalen artean.

Martxoaren 12an jakinaraziko dituzte aurtengo saridunak nortzuk diren.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea