Itxi

EITB TALDEA

EITBk antolatuta Donostian egingo den GEMA Europe Summit & Awards ekitaldirako izen-ematea ireki da

Marketinaren bikaintasuna eta entretenimenduaren industrian sormena eta berrikuntza garatzeko bilkura Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroan egingo da, maiatzaren 21 eta 22an.

  • Gema Europe 2025 maiatzaren 21 eta 22an ospatuko da Donostian

    Gema Europe 2025 maiatzaren 21 eta 22an ospatuko da Donostian

Global Entertainment Marketing Academy of Arts & Sciences erakundeak EITBrekin batera antolatuko duen GEMA Europe Summit & Awards ekitaldia entretenimenduaren industriarako oso garrantzitsua da. Halaber, bultzada emango dio EITB Europako ikus-entzunezko sektorean egiten ari den ibilbideari, baita euskal talentua eta kultura nazioartean sustatzeko lanari ere. 

Maiatzaren 22an goiz eta arratsaldez egingo diren lan-saioetan etorkizuneko erronken gainean hausnartuko dute, eta sorkuntza eta marketing estrategia berriak landu. Oraingoz baieztatu da aditu hauek parte hartuko dutela: Evan Shapiro (Eshap), Emmanuelle Lacaze (Gedeon Comunications), Marion Ranchet (Streaming Made Easy) eta Maurizio Vitale (AMC Networking International Southern Europe). Amaitzeko, gauean, GEMA Europa 2025 sariak banatuko dira Europako telebista eta streaming arloko lanik berritzaile eta zirraragarrienei. 

GEMA Europe Summit & Awards ekitaldirako izen-ematea hemen egin behar da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea