EITB TALDEA
Elhuyarren eskutik
Gazteen osasun mentala aztertzen duen Zurrunbiloa proiektu berria, PRIMERAN plataforman eta Euskal Telebistan
EITB
Lau gazteri eta hamar adituri ahotsa ematen dieten bost ikus-entzunezkoak zurrunbiloa.eus webgunean, PRIMERAN plataforman, ETB1en (23:45ean) eta eitb.eus-izango ditugu ikusgai. Proiektuaren helburua da gazteen osasun mentalarekin zer gertatzen ari den ezagutzea eta hura eraldatzeko bideak irekitzea.
Gazteen osasun mentala gizarte-mailan interpelatzen gaituen gai konplexua da, datuak ikustea besterik ez dago: euskal gazteen artean, 5etik 1ek osasun mentaleko asaldura bat du diagnostikatua. Antsiolitikoen kontsumoa ere 6 aldiz biderkatu da gazteetan. Bereziki deigarria da zer adinekin preskribatzen zaizkien antsiolitikoak neskatoei: 11-12 urte eskasekin. Zer gertatzen ari den gertutik ezagutzeko eta gazteei arretaz entzuteko asmorekin Elhuyarrek gai honi heldu dio Danobatgroupen babesarekin Zurrunbiloa proiektua sortuz.
Zurrunbiloa proiektu hau hiru fasetan banatzen da. Lehenengo fasean, adituekin eta testigantzak eman dituzten gazteekin bost ataleko ikus-entzunezkoen serie bat osatu da (lehen fase honetan EITBren babesa du proiektuak, eta horri esker ikus-entzunezkoak PRIMERAN plataforman eta ETB1en eta eitb.eus-en egongo dira ikusgai). Bigarren fasean, Elgoibarren, herri-mailako diagnosi bat egingo da; eta hirugarrenean komunitateari, herriari, emango zaio protagonismoa.
Asteartean estreinatuko diren ikus-entzunezkoetan 4 gazte eta 10 adituri eman zaie ahotsa. Adituek zientziaren ikuspegi eraikitzailea ekarri dute: soziologoak, neurozientzialariak, farmazialariak, psikologoak, sexologoak, psikiatrak, irakasleak, osasun digitaleko adituak… eta denek bat egin dute: sustrai soziala du krisi honek.
Gazteei dagokionez, lau gazteren testigantza zuzenak jaso dituzte: Aroa (18 urte), Eneko (23 urte), Garazi (22 urte) eta Laura (24 urte). Adituek berek aitortuta, hunkigarria, eskuzabala eta oso zintzoa da haien kontakizuna.
Lehenengo atala otsailaren 25ean estreinatuko da PRIMERANen eta Euskal Telebistan (ETB1, 23:45). Hortik aurrera asteartero bat. "Biba Zuek" saioan ere edukiak izango dituzte aztergai, asteartetan, eta Elhuyarren eta EITBren sare sozialetan ikus-entzunezkoen hedapena egingo da.
¿Gazteen osasun mentala aztertzen duen #Zurrunbiloa proiektua aurkeztu du #Elhuyar-ek
— Elhuyar (@Elhuyar) February 25, 2025
¿#Elhuyar eta @DANOBATGROUP
Ikusgai:@Pr1meran @euskaltelebista (otsailak 25, 23:45)https://t.co/8aPuFxgPYk
Xehetasunak:
¿https://t.co/wzEpndWPhl pic.twitter.com/1RBWVNoWD7
Ikus-entzunezkoez gain, otsailaren 25ean zabalduko da zurrunbiloa.eus webgunea. Bertan adituekin elkarrizketak, gurasoentzako eta gazteentzako aholku edo proposamenak, laguntzarako baliabideak eta zientziaren eduki sakonagoak egongo dira kontsultagai. Nerabeen garapenari buruzko azalpen teknikoagoak ere izango dituzte.
¿#Zurrunbiloa: gazteen osasun mentala erdigunean.
— Elhuyar (@Elhuyar) February 25, 2025
¿¿1.ATALA: Inguruan min ematen duenean
Ikusgai:@euskaltelebista @EITBofiziala @Pr1meran https://t.co/8aPuFxgPYk¿¿
¿https://t.co/oshpMSwO0c pic.twitter.com/J11Xbz41Bx

