Itxi

EITB TALDEA

Euskarazko soinu fikzioa

Tabakalerak eta EITBk Audiogile Berriak 2025 deialdian aukeratutako hiru proiektu finalistak iragarri dituzte

EITB

Gaizka Sarasua eta Iraia Irazustaren "Kurruka Enea", Xabin Fernandez Zubeldiaren "Zure ilunetan" eta Jon. K. Sanchezen "Zure eskaera, prest!" dira hautatutako lanak. 2.000 euroko laguntza jasoko dute, eta Katixa Agirre, Jose A. Perez Ledo eta Haritz Leteren aholkularitza.

  • Gaizka Sarasua, Iraia Irazusta,  Xabin Fernandez Zubeldia eta Jon. K. Sánchez

    Gaizka Sarasua, Iraia Irazusta, Xabin Fernandez Zubeldia eta Jon. K. Sánchez

Tabakaleraren eta EITBren eskutik euskarazko soinu fikzioa sustatzea helburu duen Audiogile Berriak egitasmoak aurtengo hiru proiektu finalistak hautatu berri ditu. Hala, aurkeztutako lan guztietatik fikziozko hiru audio-gidoi proiektu onenak (bideragarritasun eta kalitate aldetik) landu eta gidoi bilakatuko dira. "Kurruka Enea" (Gaizka Sarasua eta Iraia Irazusta), "Zure ilunetan" (Xabin Fernandez Zubeldia) eta "Zure eskaera, prest!" (Jon. K. Sanchez) dira bigarren deialdi honetan garatuko diren lanak.  

Prozesu horretan, Katixa Agirre eta Jose A. Perez Ledo idazle eta gidoilarien eta Haritz Lete musikariaren laguntza izango dute, banakako tutoretzen bidez. Martxoaren 21ean abiatuko dituzte. Halaber, Tabakalerako ikus-entzunezko laborategian hiru hilabetez lanerako lekua izango dute finalistek; 2.000 euroko dirulaguntza proiektuak garatzeko (Tabakaleraren kontura), eta prestakuntzako eta gidoia garatzeko bi egonaldi izango dira.

Ondoren, horietako bat ekoitzi eta zabalduko du EITBk. 2025eko maiatzaren amaieran emango du epaimahaiak erabaki horren berri, eta aukeratutako proiektuak 30.000 euroko aurrekontua izango du ekoizpenerako.

AUDIOGILE BERRIAK 2025

AUDIOGILE BERRIAK 2025

Lehen edizioan Xabier Payaren "De Rigor Mortis" izan zen hautatutako lana, Garazi Urkola eta Hodei Arrastoaren "Enkantea" lan finalistarekin batera. Entzungai ditugu biak, EITBren GUAU audio plataforman.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea