EITB TALDEA
EITB Taldea
500.000 lagun baino gehiagok bat egin zuten ETBren informazio estaldurarekin itzalaldi egunean
EITB Media
ETB2k azken hamabi hilabeteetako audientzia daturik altuena lortu zuen atzo.
-
Juan Carlos Etxeberria, apirilaren 28ko "Teleberri" albistegian
533.000 herritarrek aukeratu zituzten Euskal Telebistako albistegiak, saioak eta konexio bereziak astelehen honetako itzalaldi orokorraren gorabeheren berri izateko.
"Teleberri 2" albistegia, eguneko saiorik ikusiena Euskadin, 323.000 lagunek jarraitu zuten, eta % 28,2ko kuota izan zuen. "Gaur Egun 1" albistegiak, berriz, euskaldunen artean % 20ko audientzia lortu zuen. "Quédate" programak bere iraupena luzatu zuen arratsalde osoan zehar itzalaldiaren berri emateko, eta 268.000 laguneko audientzia metatua izan zuen. ETB2k, egun osoan zehar, % 13,7ko audientzia izan zuen, azken hamabi hilabeteetako daturik altuena.
Euskaldunek EITB aukeratu zuten informatzeko, zerbitzu publikoa izateari balioa emanez. Zailtasun operatiboak gorabehera, EITBk ahalegin aparta zabaldu zuen teknika eta giza baliabideen aldetik, azken orduko egiazko informazioa eman ahal izateko, informaziorako eskubideari eusteko bermea baita.

