Itxi

EITB TALDEA

CIES

EITBko irratiek lidergoari eusten diote berriz ere, 500.000 entzuletik gorako audientziarekin

EITB

EITB Taldea ere komunikazioan lider da: 1.186.000 ikus-entzule eta entzule ditu EAEn eta Nafarroan, egunero, astelehenetik ostiralera, irratian eta telebistan. CIESen aurreko neurtaldian baino 122.000 gehiago dira.

  • EITB irratiak

    EITB irratiak

EITBren irratiek lider izaten jarraitzen dute, gaur kaleratutako CIES ikerketaren azken datuen arabera. Radio Euskadik, Euskadi Irratiak, Radio Vitoriak, Gazteak eta EITB Musikak 506.000 entzule izan dituzte astelehenetik ostiralera EAEn eta Nafarroan, aurreko neurtaldiko datua hobetuta.

Radio Euskadik zifra onei eutsi die beste behin, eta urtea 177.000 entzulerekin hasi du, astelehenetik ostiralera. Radio Vitoriak, berriz, 5.000 entzule irabazi ditu, eta 28.000ra iritsi da, batez beste. Euskadi Irratiak 167.000 entzule lortu ditu, inoizko daturik onena; aurreko neurketarekin alderatuta, % 11,3 hazi da, eta Gipuzkoan lider da berriro ere. Gazteak ere datu nabarmena eskuratu du: 101.000 entzule astelehenetik ostiralera; eta, azkenik, audientzia irabazten jarraitu du EITB Musikak, 33.000 entzulerekin.

Nafarroan, EITBren irratiek 2011tik izan dituzten daturik onenak lortu dituzte oraingoan: 64.000 entzule.

Gainera, EITB taldea ere komunikazioan lider da, beste behin, 1.186.000 ikus-entzule eta entzule baititu egunero, astelehenetik ostiralera, irratian eta telebistan, EAEn eta Nafarroan. ETBri dagokionez, bere kanal guztiek 680.000 ikus-entzuleko audientzia dute, aurreko CIES neurketan baino 118.000 gehiago.

ESKERRIK ASKO!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea