Itxi

ZEU ZARA EITB

ZEU ZARA EITB

ZEU ZARA EITB

Gasteizen

Zeu Zara EiTB Vitoria-Gasteiz sariak banatu dituzte

A.H. | EITB

Arabako Elikagai Bankua, Artepan, Joseba Beloki, SOS Vitoria Animalien Babeserako Elkartea, FesTVal jaialdia eta La Ternera denda saritu dituzte.

Zeu Zara EiTB Vitoria-Gasteiz sarien banaketa egin dute, asteazken honetan, Europa Jauregian. Euskal Komunikazio Taldeak euren ekintzengatik nabarmendu diren Araba eta Gasteizko pertsona, erakunde eta ekimenak nabarmendu ditu ekitaldi honetan.

Estibaliz Ruiz de Azuak eta Ismael Diaz de Mendibilek aurkeztu dute ekitaldia, eta Travelin' Brothers musika taldeak eta Asier Hormaza aktore eta umoristak hartu dute parte.

Sarituak bozketa bidez aukeratu dituzte. Sei sailetan banatu dituzte, eta honako hauek izan dira:

1.- Arabako Elikagai Bankuak jaso du Zeu Zara Solidarioa saria, herritarrekin egindako elkartasun lanarengatik.

2.- Berezitasun hauek izan dituzte kontuan Artepani Zeu Zara Gure Enpresa saria emateko: gaur egun eredu eta ikur den enpresa, hiriarentzat duen esanahiarengatik eta garai berrietara egokitzeko izan duen gaitasunarengatik.

3.- Zeu Zara Dendarik Onena saria La Ternerak lortu du. Urteen joan-etorrian, oztopoei eta arazoei aurre egiten jakin duen saltokia izateagatik gailendu da.

4.- Zeu Zara Gure Kutuna onespena Joseba Beloki txirrindulari ohiak eskuratu du, bere ibilbide pertsonal eta profesionalarengatik onespen publikoa merezi duelako.

5.- SOS Vitoria Animalien Babeserako Elkartea izan da Zeu Zara Ingurumenaren Laguna sariaren irabazlea, arabarren ustez oso ondo islatzen duelako sariaren espiritua.

6.- Zeu Zara Gure Enbaxadorea saria FesTVal telebista jaialdiari egokitu zaio. Kultura, ikerkuntza edo kirol munduan Gasteiz eta Araba gure mugetatik at ezagunagoa izan dadin ahalegintzea nabarmentzen du sari honek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gasteiz