Albisteak

Azken orduko aldaketa

Los Planetas !!! taldearen ordez, Kutxa Kultur Festibala jaialdian

Luzia Zugadi | eitb.com

Familiako arazoak tarteko, irailean Donostian ematekoa zen kontzertua bertan behera utzi duela jakinarazi die taldeak jaialdiko antolatzaileei.

Bart jasotako berriak aho zabalik utzi du Kutxa Kultur Festibaleko antolakuntza. Jaialdia hasteko bi aste baino gelditzen ez direnean, kontzertua bertan behera utzi duela jakinarazi die !!! (CHK CHK CHK) taldeak antolatzaileei, eta horri irtenbide bat bilatu nahian, estatubatuarren lekua Los Planetasek beteko duela iragarri berri dute.

"Hasieratik nahi genuen Los Planetas Donostian izatea, baina ezin izan genuen zuzenekoa lotu, eta hurrengo edizio baterako uztea erabaki genuen. Dena den, azken orduko aldaketa honen ondorioz, berriro ere haiengana jo dugu", adierazi dute jaialdiaren iturri ofizialek.

2014an kontzertu gutxi eman ditu Granadako indie taldeak: Primavera Sounden, Santiagon, Sonoraman eta Bilbon baino ez dira aritu, baina irailean oholtza gainera igoko dira berriz. Super 8 disko arrakastatsua kaleratu zutenetik 20 urte igaro direnean, Donostian ikusteko aukera izango dute jarraitzaileek.

Besteak beste, "Un buen día", "Qué puedo hacer" eta "Pesadilla en el Parque de Atracciones" kantu mitikoak taularatuko dituzte Igeldoko jolas-parkean, irailaren 6an.

Sarrerak

Irailaren 2a baino lehen, sarrera itzultzea onartuko du antolakuntzak. Horretarako, sarrera erosi duten lekura jo beharko dute dirua bueltan jaso nahi dutenek.

Bestalde, jaialdia hasi arte, 32 eurotan egongo dira salgai bi eguneko bonuak. Egun horretatik aurrera, egun bakarreko sarreren salmentari ekingo diote. Eguneko sarrerak 20 eurotan eskuratu ahal izango dira.

Kontzertuak eta ordutegiak

Azken orduko aldaketaren ondoren, hauek dira kontzertuen ordutegiak:

Irailak 5

Keler agertokia

18:15 GRISES
20:00 TOY
21:45 LORI MEYERS
23:30 THE WOMBATS

Kutxa Kultur Musika agetokia

16:00 LADRONES DE GUITARRAS
17:30 THE ANIMAL WITHIN
19:15 BASSMATTI & VIDAUR
21:00 SEAN NICHOLAS SAVAGE
22:45 NATURAL CHILD

Red Bull agertokia

16:45 MILD
17:30 CORREOS
19:15 BIDE ERTZEAN
21:00 INDIGO
22:45 BUKOWSKI DJak

Antzokian

22:45 LUKE AMSTRONG     
ARTEUPARTE STAGE     
17:00 THE WIRED DJ’S
19:15 LUIS RAMIRO     

Irailak 6

Keler agetokia

16:45 GOSE
18:15 THE PAINS OF BEING PURE AT HEART
20:00 EL COLUMPIO ASESINO
21:45 REPTILE YOUTH
23:30 LOS PLANETAS

Kutxa Kultur Musika agertokia

16:00 HYEDRA
17:30 ACIDO C
19:15 CHASE THE MAYHEM
21:00 FRANK FRANK
22:45 FRANK

Red Bull agertokia

17:30 CABEZAFUEGO

19:15 PERRO
21:00 MERY MAY
22:45 BUKOWSKI DJa

Antzokia

22:45 KOKOSHCA

Arteuparte Stage

17:00  PRIMO DJ           
19:15 PANDAMOMO