14:29

Gaztea

Jaialdiak

Agertoki berriak Kutxa Kultur Festibalean

Xabi Unanue

Miramon

Aurkeztu berri dute 2014ko Kutxa Kultur festibaleko kartela. Orain arte ezagunak ziren taldeen berri emateaz gain, agertoki berriak eman dituzte ezagutzera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Abel Cuevasek diseinatutako kartela aurkeztu dute gaur Donostian, eta bertan eman dituzte jakitera berrikuntza guztiak. Horien artean, agertoki berriak: Keler eta Red Bull agertokiak.

Azken bi hauek Kutxa Kultur Music eta Antzoki Abandonatuari gehituko zaizkie, aurtengo kontzertuak eskaintzeko. Irailaren 5ean eta 6an egingo den festibalean, etxeko eta nazioarteko taldeak entzun ahal izango ditugu.

The Wonbats eta !!! (Chk, Chk, Chk) izango dira kartelaren buruak, eta hauen atzetik talde ugarik eskainiko dute kontzertua. Grises, Correos eta El columpio asesino, besteak beste, Igeldoko parkean batuko dira egun horietan.

Bonu eta sarrerak salgai daude jada, 20 euroan, egun baterako txartela, eta 32ren truke, festibal osorako bonua.

kutxa kultur festibal 2014

Iruzkinak

  • Irratia zuzenean