Itxi

Musika

Jaialdia

Kutxa Kultur Festibala Donostia osora zabalduko da

Erredakzioa

Igeldoko jaialdia Donostia osora zabalduko da, kontzertu paraleloen eta DJen saioen bidez. Wye Oak taldea ez da azkenean bertan izango, Europako bira osoa bertan behera utzi baitu.

  • Grisesek kontzertu akustikoa eskainiko du, irailaren 4an

    Grisesek kontzertu akustikoa eskainiko du, irailaren 4an

Kutxa Kultur Festibala Igeldon irailaren 5ean eta 6an egingo duten jaialdiak eskaintza zabala eramango du Donostia osora egun horietan, hainbat DJren saioak eta kontzertu paraleloak antolatu baitituzte haren arduradunek egun horietarako.

Antolatzaileek esan dutenez, hiri osora eraman nahi dute musika, eta, horregatik, emanaldiak Igeldotik kanpo ere izango dira, hala nola Gasteszenan, Dokan, Kelerren egoitzan edo Garoa liburutegi berriran.

Irailaren 4an, 19:30ean, Grises taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du Kelerrek Donostian duen egoitza berrian. Biharamunean, Kutxa Kultur Festibala Reggae After Partyn jarraituko du Igeldon hasitako martxak, 01:00etatik 06:00etara, Dokan, Revolutionary Brothersen eskutik. Halaber, Gasteszenan 01:00etik 07:00etara, Guille Millkwayk (La Casa de Azul), Lory Meyersek eta Göok pintxatuko dute.

Irailaren 6an, Dokan, Kigo & Fabianni eta Primo arituko dira elektronika eta hip hopa jartzen, eta Gasteszenan DJ Eme eta Cabezafuegok eta El Columpio Asesino DJ Setek berotuko dute giroa.

Bestalde, irailaren 7an, Garoa Groseko liburu-dendak Rober Ellisen kontzertu bat hartuko. Sarrerak 10 euroan salduko dira.