Albisteak

Baieztapen ofiziala

Bilbao BBK Liveko kartela itxura hartzen ari da

Atzo aurreratu genituen Jet, Rise Against, Coheed And Cambria eta Rise To Fall taldeekin batera, Manic Street Preachers eta Slayer baieztatu dituzte antolatzaileek.

Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek 2010eko jaialdian parte hartuko dute talde gehiagoren izenak baieztatu dituzte ofizialki. Atzo aurreratu genituen Jet, Rise Against, Coheed And Cambria, Bullet For My Valentine eta Rise To Fall taldeekin batera, Manic Street Preachers eta Slayer ere Kobetamendin zuzenean arituko direla baieztatu dute Last Tour International enpresako ordezkariek.

Manic Street Preachers hirukote galesa Journal For Plague Lovers (2009) diskoko kantuak zuzenean aurkeztera iritsiko da jaialdiaren hirugarren egunean.

Slayer trash metal talde kaliforniarrak jaialdiko doinu gogorrenetakoak eskainiko ditu lehen egunean.

Jet talde australiarra ere hirugarren egunerako baieztatu dute. Shaka Rock diskoko abestiak taularatuko dituzte Kobetamendin.

Aipatutako hiru taldeez gain, Rise Against punk-rock talde estatubatuarra, Coheed And Cambria New Yorkeko laukotearen rock progresiboa, Bullet For My Valentine talde galestarraren metalcore melodikoa eta Rise To Fall talde bilbotarra, Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketan Metal ataleko irabazlea ere arituko dira aurten jaialdian.

2010eko Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 8an, 9an eta 10ean izango da. Hauxe da oraingoz baieztatuta dagoen egitaraua:

Uztailaren 8a, osteguna: Rammstein, Slayer, Rise Against, Coheed And Cambria, Bullet Fopr My Valentine, Rise to Fall…


Uztailaren 9a, ostirala: Pearl Jam, Capsula...

Uztailaren 10a, larunbata: Manic Street Preachers, Jet...

Bilbao BBK Live jaialdiko 3 eguneko bonuak 110 euroren truke (+ banaketa gastuak) daude eskuragarri. Uztailaren 8ko sarrerek 50 euro balio dute (+ banaketa gastuak) eta 9koek beste 50 euro (+ banaketa gastuak).

BBK eta Ticketmaster sarean daude eskuragarri jaialdiko sarrera guztiak.