Berri Txarraken BECeko kontzertua, informazioa: ordutegiak, autobusak, sarrerak

musika

Larunbatean, Bizkaia Arenan

Berri Txarraken BECeko kontzerturako atzerako kontaketa hasi da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/03/12

Bost egun besterik ez dira geratzen Berri Txarrak taldearen "infrasoinuek" Barakaldo harrapatzeko. Euskal talde batek BECen emandako zuzeneko handienetakoa izango da ordukoa.

  • Whatsapp
  • Bidali

Asiatik eta Australiatik bira luzea egin ostean, Bartzelonako Razzmatazz dantzalekua astindu dute asteburuan Berri Txarrak taldekoek. Azken orduotan, kritika bikainak egin dituzte musikazaleek, sare sozialen bidez, bi ordu luze iraun zituen emanaldiaren inguruan. Litekeena da gaur zortzi ere talde nafarraren BECeko kontzertuak hartzea musika aldizkari nagusienen lerroburuak.

Hain zuzen ere, martxoaren 17ko hitzordu garrantzitsu horretan dute orain jarria arreta Gorka Urbizuk eta taldekideek. Historikoa izango omen da datorren larunbateko kontzertua. Areto txikiak atzean utzi, eta Barakaldoko BEC! erakustazoka bete nahi du Berri Txarrakek, Infrasoinuak diskoko abestiak eta taldearen kantu entzutetsuenak taularatuta.

Talde gonbidatua

The Baboon Show taldea gonbidatu dute Bizkaia Arenara. Han, Cecilia Bostromek gidatzen duen taldeak Radio Rebelde diskoko kantuak taularatuko ditu.

Kontzertuen ordutegiak

20:00etan irekiko dituzte BEC erakustazokako ateak, eta ordu erdi geroago igoko da oholtzara talde gonbidatua. Berri Txarraken "infrasoinuak", berriz, 21:45etik aurrera barreiatuko dira Bizkaia Arenan zehar

Autobus-zerbitzua

Euskal Herriko hamazazpi udalerrirekin lotuko dute Barakaldo, autoen joan-etorriak saihestu eta musikazaleen bidaiak errazte aldera. Hain zuzen ere, Altsasutik, Arrasatetik, Azpeititik, Beasaindik, Donostiatik, Durangotik, Eibartik, Errenteriatik, Gasteiztik, Gernika-Lumotik, Irundik, Iruñetik, Lizarratik, Tafallatik, Tolosatik, Zarauztik eta Zornotzatik jarriko dituzte autobusak.

Kontzertua bukatu eta 45 minutura aterako dira itzulerako autobusak. Txartelak hemen eskura ditzakezue.

Sarrerak

Pistako sarrera guztiak agortuta daude aspalditik. Halere, oraindik jarraitzaileek badute aukera zuzenekoa harmailetatik ikusteko. Sarrerak hemen eros daitezke.

Berri Txarraken erreportajea

Guztira, lau emanaldi izango ditu Berri Txarrakekin egin dugun erreportajeak; lehenengoan Barakaldoko BEC erakustazoka betetzeko erronkaren nondik norakoak argitu zizkiguten taldekideek, baita Panda artist managementeko arduradunek ere. Halaber, Bizkaia Arena lehenengoz hutsik ikusteak eragin zien zirrara partekatu zuten gurekin.

 

 

"Bira bat antolatzea da" bigarren atalaren agertokietako bat, berriz, Lekunberri izan zen. Berri Txarraken entsegu-lokalean arnasten denaren lekuko izan ginen, bira bat prestatzeak dakarren zama gertutik ezagutze aldera, batik bat.

 

 

"Bira bat mugitzea da" hirugarren atalerako utzigenituen , bestalde, Asia eta Australiako bizipenak. Finean, taldeak berak atzerritik bidalitako irudiekin elikatu genuen  hirugarren pasartea.

 

 

Hori gutxi ez eta, gitarra eskuan duela ikusi eta entzun genuen Gorka Urbizu, BECen bertan.

 

 

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena