Gaztea

ZEID Fest

ZEID Festerako gida: nola iritsi, eszenatokiak eta ordutegiak

B. F. | EITB Media

Apirilaren 1ean, sekulako festa izango da Bizkaia Arenan, ZEID Festen bigarren edizioan. Zuzeneko kontakizuna egingo dizuegu Gaztean.

  • Zeid Fest

    Zeid Fest

Astebete falta da ZEID Festen bigarren ediziorako. Kartela osatuta eta ordutegiak iragarrita, egunean bertan Bilbao Exhibition Centerrera (BEC!) iritsi eta bertatik mugitzeko gida prestatu dugu Gaztean.

Ordutegiak eta eszenatokiak

Bizkaia Arenako ateak 11:00etan irekiko dituzte, eta jaialdia 02:00 aldera bukatuko da.

Bi oholtza izango dira: Gaztea eszenatokia eta Basque Wine eszenatokia.

Gaztea eszenatokia

12:00 ZETAK

13:30 Samantha Hudson

14:50 Gozategi

16.20 Doctor Deseo

18:10 Don Patricio

19:30 Nøgen

21:15 Zahara Rave

23:00 La M.O.D.A.

00:45 Esne Beltza

Gaztea eszenatokia

Gaztea eszenatokia

Basque Wine eszenatokia

11:30 Pirritx, Porrotx eta Marimotots

13:00 Eñaut Elorrieta

14:20 Motxila 21

15:25 Mirua

16:25 Olaia Inziarte

17:25 Vicco showcase

18:10 Skabidean

19:25 La Furia

20:35 Kerobia

21:40 Hemendik At omenaldia

23:00 La Fúmiga

00:10 Txiltxoko

01:00 Lucho SSJ

Basque Wine eszenatokia

Basque Wine eszenatokia

Nola iritsi

Garraio publikoa erabilita eta autoz irits zaitezkete. Metroz joateko asmoa baduzue, 2 lineako metroa hartu, Ansio geltokian jaitsi eta bertan ikusiko duzue BEC!

Trenez joan nahi izanez gero, RENFEko tren geltokirik hurbilena Barakaldokoa da.

Bilbotik bazatoz eta autobusa nahiago baduzu, Bizkaibusen 3136 lineako (Bilbo-Gurutzeta-Barakaldo) autobusa hartu beharko duzu.

Azkenik, autoz bazatoz, BEC! erakustazokako parkingean utz dezakezu ibilgailua.

Jana eta edana

Kanpotik ezin izango da janik eta edanik sartu, baina barruan erosteko aukera izango da. ZEID Festen antolatzaileek baieztatu dutenez, aukera beganoak eta glutenik gabekoak izango dira.

Gaztea, ZEID Festen

Gaztea izango da Zeid Fest 2023ko irrati ofiziala, eta eduki esklusiboak aurreratuko ditugu, bai irratian zuzenean, baita webgunean eta sare sozialetan ere.

Gainera, egunean bertan erakustazokan izango gara, gertatzen den guztia gure sare sozialen bitartez kontatzeko.

Hori nahikoa ez eta, saio berezia eskainiko dugu bertatik, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Maite Garmendia, Ainhoa Arroitajauregi, Ibon Fernandez eta Andrea Aranburu ZEID Festen zuzeneko kontaketa egiten izango ditugu.

Jaialdian parte hartuko duten artistak Gazteak prestatutako set berezitik pasatuko dira eta bi oholtzetan gertatzen den guztiaren berri emango dizuegu.

ZEID Festeko saio bereziko lantaldea

ZEID Festeko saio bereziko lantaldea