cerrar buscador

08:37

Bilbo

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume bat konorterik gabe topatu dute bikotekide ohiak jo ostean

eitb.eus | erredakzioa

Ustezko erasotzaileak emakumearekin zihoan pertsonari ere eraso zion. Atxilotu eta epailearen esku utzi dute jada. Emakumeak Basurtuko Ospitalean jarraitzen du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Ertzain-etxeko agenteek gizonezko bat atxilotu zuten larunbat goizaldean, bikotekide ohiari eta harekin zihoan beste pertsona bati eraso egitea leporatuta. Emakumea konorterik gabe topatu zuten kalean, eta bi biktimak Basurtuko Ospitalera eraman zituzten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez zabaldu duenez, Ertzaintzak abisua jaso zuen larunbat goizaldean, 03:00etan, bi pertsonari eraso egiten ari zirelako Bilboko Askatasun kalean.

Bertaratutakoan, ertzainek emakumezko bat eta gizonezko bat topatu zituzten, zaurituta: emakumea konorterik gabe zegoen, eta gizona, noraezean. Horren aurrean, agenteek anbulantzia bat eskatu zuten, eta osasun-langileek Basurtuko Ospitalera eraman zituzten biak.

Erasotzaileak ihes egin zuen, agenteak heldu baino lehen, kalean zeuden zenbait pertsonak errieta egin eta gero.

Ertzainek jakin zutenez, erasotzailea emakumearen bikotekide ohia zen. Hori jakinda, ordu batzuk geroago, 22:30ean, atxilotu zuen Ertzaintzak 41 urteko erasotzailea, eta epailearen esku utzi zuen, beharrezko izapideak egin eta gero.

Emakumeak Basurtuko Ospitalean jarraitzen du.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

turan.

 

turan.

 

Iruzkinak