cerrar buscador

19:40

Bilbo

Ekimen solidarioa

Darth Vaderrek eta tropa inperialek Bilbo kolapsatu dute

Agentziak | Erredakzioa

The 501st Legion elkarteak antolatutako "Training Day" ekimen solidarioak Star Wars-eko pertsonaiak eraman ditu Bizkaiko hiriburura.

3:15
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Milaka lagunek ikusi dute Bilbon Star Wars-en desfilea, larunbat arratsalde honetan; sagako 200 pertsonaia ibili dira Bizkaiko hiriburuko kaleetatik, The 501st Legion elkarteak antolatutako Training Day izeneko hitzorduan (Star Wars-en milaka jarraitzaile daude bilduta aipatutako elkartean). Hainbat eta hainbat txiki, gazte eta heldu izan dira Darth Vader eta soldaduak ikusten, eta, gainera, proposatutako helburua ere lortu da, alegia, mundu osoko umeen aldeko dirua biltzea, zenbait proiekturi ekiteko.

Desfileak bat egin du Athletic-Sevilla partidarekin (18:30ean zen hastekoa partida), eta, horren ondorioz, Bilboko erdigunea kolapsatu da; larunbata izateak, hala ere, lagundu du, zirkulazioa horren zaila izan ez zedin.

Darth Vaderren aginpean, arratsaldeko bost eta erdietan eta ikusmin handiarekin, tropa inperialak Sota Eraikinetik abiatu dira, eta Casilda Iturrizar parkean amaitu dute ibilbidea. Bertan, jaiak jarraitu du, desfileko protagonistekin.

Ikusleetako askok eskumuturreko solidarioa zeramaten; "Star Wars: indarrak lagun zaitzala" lema dute, eta bi eurotan izan dira salgai. Bilboko Lions Clubek bultzatutako ekimen horri esker, garatzeko bidean dauden herrialdeetako 4.000 umeri elgorriaren aurkako txertoa jarriko diete.

Astelehenean eta asteartean, ekitaldi gehiago

Astelehenean, Darth Vader eta bere soldaduak Bilbora bueltatuko dira, kasu honetan Misericordiara eta Basurtuko Ospitalera, bertan dauden neska-mutilei opariak eta ilusioa eramateko. Eta asteartean, enkante solidario batean, Ana Urrutia aurkezleak, Aitor Elizegi sukaldariak edo Iraia Iturregi Athleticeko kapitainak, besteak beste, emandako zenbait objektu jarriko dituzte jendearen esku. Bildutako diruarekin, hainbat ekimen jarriko dituzte martxan; besteak beste, jantoki solidario bat Otxarkoagan, Lions Club-en eskutik.

Horretan guztian, The 501st Legion protagonista da; elkarte horrek ondo baino hobeto birsortzen du Star Wars-eko pertsonaiekin erlazionatuta dagoen dena, eta herrialdez herrialde joaten da herritar askok jarraitzen dituzten ekitaldiak. George Lucas sagaren ekoizlea bera taldearen ohorezko kidea da.

rezko kidea da.

rezko kidea da.

rezko kidea da.

Iruzkinak