cerrar buscador

20:34

Bilbo

Irailaren 24an izango da

'Star Wars' sagako tropa inperialek desfilea egingo dute Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

200 pertsonak hartuko dute parte desfilean, "Training Day" egunaren baitan.

  • Star Wars-en desfile bat, AEBn. Argazkia: The 501st Legion

    Star Wars-en desfile bat, AEBn. Argazkia: The 501st Legion

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Darth Vader-ek eta tropa inperialetako 200 kideren desfilea egingo dute Bilboko erdigunean irailaren 24an, larunbata, "Training Day" egunean, The 501st Legion nazioarteko elkarteak antolatuta.

Bilboko Udalak azaldu duenez, desfilea 17:30ean hasiko da, Sota eraikinean, eta handik Jesusen Bihotza plazara abiatuko da, Kale Nagusian barrena, ondoren Casilda Iturrizar parkera egiteko. Bertan, 'Fan Zone' bat jarriko dute, eta, 20:00etatik aurrera, herritarrek argazkiak egin ahal izango dituzte Star Wars sagako pertsonaiekin.

The 501st Legion elkartea 1997an sortu zen, AEBn, eta ospe handia du nazioartean, Inperio Galaktikoko jantziak eta 'Star Wars' sagako pertsonaien janzkerak zehatz-mehatz erreproduzitzen dituelako.

Bilboko desfilean, Finlandiatik, Portugaletik, AEBtik eta Espainiako Estatuko hainbat lekutatik etorritako hainbat pertsonak hartuko dute parte. 50 herrialdetan du ordezkaritza elkarteak, eta George Lucas bera du kide.

ELKARTASUNA

Desfileak helburu solidarioa ere izango du. Izan ere, eskumuturrak salduko dituzte, bi euroan, eta bertan bildutakoa garapen bidean dauden herrialdetara elgorriaren aurkako txertoak bidaltzera eta Otxarkoagako jantoki sozialera bideratuko dute.

Gainera, hilaren 26an, tropa inperialek bisita egingo dute Bilboko Erruki Etxera eta Basurtuko Ospitalera. Bertan, opariak banatuko dituzte umeen artean.

Hurrengo egunean, enkante solidarioa egingo dute, eta dendek erakusleiho lehiaketa egingo dute. Erabiltzaileek faboritoa aukeratu ahal izango dute sare sozialen bidez.

Itsasadarrak ere, 'Star Wars' sagaren bisita jasoko du, ontzi batean jaia antolatuko baitute.

Iruzkinak