cerrar buscador

18:27

Bilbo

Ekimen solidarioa

Bizkaiko Elikagai Bankuarentzako bilketa, Bilbon hilaren 25 eta 26an

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Nobedade gisa, 10, 20 edo 25 euroko bonuak hartu ahalko dira, eta horiekin elikagaiak erosi ahalko dira beharrezkoa denean.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilbok elikagai bilketa berezia egingo du azaroaren 25ean eta 26an, Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat, eta Udalak lagunduta. Aurreko urteetan ere egin zuten ekimena, eta oso arrakastatsua izan zen.

Aurten nobedade gisa, 10, 20 edo 25 euroko bonuak hartu ahalko dira, eta horiekin elikagaiak erosi ahalko dira beharrezkoa denean. Horrela, biltegiratze eta garraio arazoak saihestu ahalko dira.

Bizkaiko Elikagai Bankuarentzako ekarpenak hainbat dendatan edo elkarte horretako webgunean egin daitezke.

Gainera, kanpainaren bezperan, azaroaren 23an, kontzertu solidarioa egingo dute Campos Eliseos antzokian. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Ken Zazpi eta Doctor Deseo izango dira bertan.

'Fair Saturday 2016' ekimenaren baitan, kontzertu horrek Elikagai Bankuarentzako funtsak biltzea izango du helburu.

Iruzkinak