Hauteskundeak 2023 - EITB

hauteskundeak

1 / 30 Hurrengoa
UPN sendo dagoela eta Nafarroako hauteskundeetan lehen indarra izango dela ziurtatu du Esparzak

UPN sendo dagoela eta Nafarroako hauteskundeetan lehen indarra izango dela ziurtatu du Esparzak

Javier Esparza UPNko presidenteak eta datozen hauteskundeetarako hautagaiak alderdia sendo dagoela baieztatu du. Maiatzeko bozetan emaitza onak lortuko dituztela esan du, bigarren indarrari, PSN edo EH Bilduri, alde handia aterata. Martzillan alderdikideekin egindako bilgune batean esan ditu hitzok.

EAJren 12 urteko ustelkeria salatu du PPk Alonsotegin

"EAJren 12 urteko ustelkeria" salatu du PPk Alonsotegin

Raquel Gonzalez PPren Bizkaiko Foru Aldundirako hautagaiak salatu du EAJren kudeaketa oztopo handia izan dela Alonsotegirentzat eta aldaketa erreibindikatu du.
Herritarrei bizkarra emanda gobernatzen dute EAJk eta PSE-EEk, Miren Echevesteren esanetan

"Herritarrei bizkarra emanda" gobernatzen dute EAJk eta PSE-EEk, Miren Echevesteren esanetan

Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Berdeak-Equo eta Aliantza Berdea koalizioaren Gipuzkoako ahaldungaiak salatu duenez, "EAJren eta PSEren eredu zaharkituak ez ditu herritarrak nahiz familiak entzuten, aurrera egiten dute atzean interes pribatuak dituztelako".
Gasteizko San Antonio kalea berritzea proposatu du PSEk, merkataritza eta ostalaritza jarduerak sustatzeko

Gasteizko San Antonio kalea berritzea proposatu du PSEk, "merkataritza eta ostalaritza jarduerak sustatzeko"

"Leku erakargarri bihurtu nahi dugu kale hau", azpimarratu du Maider Etxebarria Gasteizko Alkatetzarako PSE-EEko hautagaiak.
Zerbitzuak bultzatu nahi ditu EH Bilduk Arabako Mendialdean, herrien hustearen kontra borrokatzeko

Zerbitzuak bultzatu nahi ditu EH Bilduk Arabako Mendialdean, herrien hustearen kontra borrokatzeko

Eva Lopez de Arroyabe Arabako Foru Aldundirako hautagaia Arraia-Maeztu, Bernedo eta Lagrango zerrenda buruekin bildu da gaur, besteak beste.
Arabak behar dituen garapen ekonomiko, ongizate, enplegu eta egonkortasunaren bermea direla dio Gonzalezek

Arabak behar dituen "garapen ekonomiko, ongizate, enplegu eta egonkortasunaren bermea" direla dio Gonzalezek

Andoni Ortuzarrek, bestalde, maiatzaren 28an abstentzioak ekarriko lituzkeen ondorioez ohartarazi du, "politika txarrak" irabaziko lukeela azpimarratuz.
Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verdek koalizioan osatuko dute M28an

Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Berdeak Equo eta Alianza Verdek koalizioan osatuko dute M28an

Honenbestez, Podemos Euskadik, Ezker Anitza-IUk eta Alianza Verdek akordioa itxi dute Berdeak Equorekin, azkenak Euskadiko koalizioan parte hartzeko.
Eraldatzen duen indarra direla aldarrikatu dute EAEko zein Nafarroako Podemoseko kideek Iruñean

"Eraldatzen duen indarra" direla aldarrikatu dute EAEko zein Nafarroako Podemoseko kideek Iruñean

Alderdi moreak hainbat ekitalditan hartu du parte gaur, Güeñesen, Muskizen, Donostian eta Iruñean.
Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektua geldiaraztea egotzi dio PSE-EEk Barakaldoko alkateari

Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen proiektua "geldiaraztea" egotzi dio PSE-EEk Barakaldoko alkateari

Juan Andrades udal bozeramaile eta Santurtziko alkategaiak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Garraio Saila "dena ematen" ari da proiektua bultzatzeko.
Gazteek euren bizitza-proiektua garatzeko lurralde bihurtuko duela Bizkaia hitzeman du Etxanobek

"Gazteek euren bizitza-proiektua garatzeko lurralde" bihurtuko duela Bizkaia hitzeman du Etxanobek

"Bizkaia hobe bat egiteko erantzukizuna gure gain hartuko dugu. Eragile eta belaunaldi desberdinen artean partekatutako lana izango da", adierazi du Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak.
1 / 30 Hurrengoa

  • EiTB Focus

    EiTB Focus

    Jarraitu EiTB Focus gaiari buruzko azken ordukoak eitb.eus-en.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena