cerrar buscador

19:25

Bilbo

Musika

Bilboko suhiltzaileak, La Oreja de Van Goghen bideoklip berrian

eitb.eus

El planeta imaginario diskoaren "Diciembre" abestiko bideoklipean hartu dute parte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko suhiltzaileak La Oreja de Van Gogh talde donostiarraren azken bideoklipeko izarrak dira. Hain zuzen ere, "Diciembre" abestiaren bideoklipean agertu dira, suhiltzaileek eurek Twitterren jakinarazi dutenez.

Txio batean, "oso pozik" agertu dira musika talde ospetsuaren bideo batean parte hartzeagatik.

Bideoklipean, suhiltzaileak La Concordia tren geltokiaren alboan dagoen eraikin bateko sutea amatatzera joan dira. Emakumezko suhiltzaileetako baten mutil-laguna sute horretan zenduko da, eta abestia horri buruzkoa da.

Iruzkinak