cerrar buscador

19:02

Donostia

Gertaera

Uretara erori den gizon baten bila ari dira Donostian

agentziak | erredakzioa

Gizonezkoa hiriburu gipuzkoarreko Salamancako Pasealekuan zegoela erori da. Urpekariak eta helikoptero bat ari dira bilaketa lanetan.

0:52
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ertzaintzako urpekariak, helikoptero baten laguntzaz, uretara erori den gizonezko baten bilatzen ari dira Donostian. Oinezkoa Salamanca Pasealekuaren parean jausi da, Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Lekuko batek eman du gertaeraren berri, 17:30ean, gizon bat uretara erori dela ikusi eta gero, Salamanca Pasealekuan zegoela.

Hainbat suhiltzaile bertaratu dira, baina ezin izan dute eroritako gizona topatu, hori dela eta, Ertzaintzako urpekariek bat egin dute bilaketa lanekin, helikoptero baten laguntzaz.

aten laguntzaz.

Iruzkinak