cerrar buscador

11:13

Donostia

Gizartea

Europako islamiar unibertsitatea zabalduko dute Donostian

Erredakzioa

Unibertsitate birtuala izango da, eta Minnesotako islamiar unibertsitatearen filiala izango da. Eskolak arabieraz izango dira, eta Espainia, Frantzia eta Italiako ikasleak bilatzen saiatuko dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Marokoko 'Justizia eta Espiritutasun' mugimendu islamistak Europako islamiar unibertsitate bat zabalduko du Donostian, islama Europako musulmanei helarazteko eta erradikaltasunetik urruntzeko. Dena den, Espainiako agintariak ikastetxe berriaren ezarpenaren aurka daude, Xariaren eta lege islamikoaren sustatzaile indartsua delako talde hori Marokon.

Unibertsitate birtuala izango da eta AEBeko Minnesotako unibertsitate islamiarraren filiala izango da. Eskolak arabieraz emango dituzte eta Espainian, Frantzian eta Italian ikasleak lortzen saiatuko da.

Izan ere, 'Justizia eta Espiritutasun' taldeak jarraitzaileak ditu dagoeneko herri horietan. Marokon sortua, lege islamikoaren aldekoa eta Mohammed VI.ren koroaren aurkakoa da Europan Rachid Bourtabouch buru duen taldea. Bourtabouch bera izango da Donostian errektorea.

Europan beren eragina zabaltzea da mugimenduaren helburua,  islamiar gaietan aditua den Ignacio Cembreroren arabera.

Bestalde, 'Justizia eta Espiritualtasun' mugimendua jada Espainiako Estatuan ezarri egin da, eta Gipuzkoan indarrez sartu bada ere, Bizkaian gehiago kostatzen ari zaie.

Hori horrela, Europako lehen unibertsitate islamista izango da Donostiakoa. Hala ere, horren egoitza fisikoak badaude Herbereheetan eta Turkian. Halaber, Suitzan beste bat zabaltzeko asmoa dute.

Iruzkinak