cerrar buscador

22:36

Donostia

Bolo-bolo sare sozialetan

Ertzaintzaren auto bat, Donostiako portuan hondoratuta?

Eitb.eus

Argazki horiek bolo-bolo zabaldu dira azken orduotan sare sozialetan, batez ere WhatsAppen eta Twitterren.

0:29
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ertzaintzaren auto bat Donostiako portuan hondoratzen ikus daitezkeen argazki batzuk bolo-bolo zabaldu dira azken orduotan sare sozialetan. Alabaina, argazki horiek ikusi dituzten erabiltzaile askok harrituta gelditu dira.

Ostegun honetan giro eguzkitsua nagusitu da EAEn, eta pertsona asko Donostiako portura joan dira. Tenperatura altuekin pozik agertu diren arren, aho zabalik gelditu dira Ertzaintzaren auto bat hondoratzen ikusi dutenean. Dena dela, ez da inor zauritu, telesail baten kapitulu baterako irudiak grabatzen ari baitziren.

 

Iruzkinak