Itxi

Donostia

Polemika Jaurlaritzarekin

Donostiako Udalak gezurtatu egin du turismoaren irudi 'negargarria'

Erredakzioa

Igarotako gau kopuruaren eta egonaldiaren datuak hazi egin direla azpimarratu du. PPk Jaurlaritza kritikatu du, izan ere, "urte asko daramatza hiriko turismoaren alde ezer egin gabe".

01:21
Turismoak Jaurlaritza eta Donostiako udalaren arteko hika mika eragin du

Josu Ruiz Donostiako Garapen Ekonomikoko zinegotziak "arduragabekeria"tzat jo du hiriko turismo datuekin "jolastea", eta Jaurlaritzak eta PSE-EEk azken hilabeteetan eman nahi izan dioten irudi "negargarria" ez dela "erreala" adierazi du.

Udaletxean emandako prentsaurreko batean Ruizek azaldu duenez, Eustatek agerian utzi du bisitarien kopurua % 0,9 murriztu dela azken urtean, baina Estatu mailako bisitarien kopuruaren beherakadagatik (6,9%) eta krisiagatik izan da.

Dena dela, bisitari atzerritarren kopuruari dagokionez "errekorra" egin dela azpimarratu du, 2010aren aldean % 8,2 hazi baitzen atzerritarren bisita kopurua.

Era berean, Maria Cristina eta Londres hotelen itxieren eraginaz ere ohartarazi du, izan ere, irailetik aurrera itxi zituzten biak eta orduan eman omen ziren % 8 eta % 7ko beherakadak.

Testuinguru horretan, Ruizek "arduragabekeria"tzat jo du Donostiako turismoaren beherakadarekin "alarma" sortzea eta Jaurlaritzak Bilduren errua izan dela "iradokitzea". Are gehiago, Eustaten datuetan oinarrituta, Udalak salatu du Donostian gaua igaro dutenen kopurua % 1 hazi dela 2010aren aldean eta batez besteko egonaldiak % 1,6 egin duela gora.

Gainera, "Bildu existitu ere egiten ez zenean", martxoan, bisitari kopurua INEren arabera % 4,73 murriztu zela eta Eustaten arabera % 7 egin zuela behera gogorarazi du.

Era berean, azken iturri horren arabera, hoteletako okupazioak ere gora egin du, logelena % 2,3 eta plazei dagokiona % 1,8.

Ruiz "pozik" agertu da datu horiekin eta turismoa "ongi" doala esan du. Hala eta guztiz ere, 2012 urte "zaila" izango dela eta bisitariak erakartzeko "produktu berriak" eskaini beharko direla aitortu du.

Datorren hilabetean Jaurlaritza eta Donostiako Udala bildu egingo dira turismoaren joera aztertzeko.

PP

Ramon Gomez Donostiako PPren zinegotziak, bere aldetik, Jaurlaritza kritikatu du "turismoaren datuekin alarma zabaltzeagatik", izan ere, "urte asko daramatza hiriko turismoaren alde ezer egin gabe".

Josu Ruiz Donostiako Garapen Ekonomikoko zinegotziak "arduragabekeria"tzat jo du hiriko turismo datuekin "jolastea", eta Jaurlaritzak eta PSE-EEk azken hilabeteetan eman nahi izan dioten irudi "negargarria" ez dela "erreala" adierazi du.Udaletxean emandako prentsaurreko batean Ruizek azaldu duenez, Eustatek agerian utzi du bisitarien kopurua % 0,9 murriztu dela azken urtean, baina Estatu mailako bisitarien kopuruaren beherakadagatik (6,9%) eta krisiagatik izan da.Dena dela, bisitari atzerritarren kopuruari dagokionez "errekorra" egin dela azpimarratu du, 2010aren aldean % 8,2 hazi baitzen atzerritarren bisita kopurua.Era berean, Maria Cristina eta Londres hotelen itxieren eraginaz ere ohartarazi du, izan ere, irailetik aurrera itxi zituzten biak eta orduan eman omen ziren % 8 eta % 7ko beherakadak.Testuinguru horretan, Ruizek "arduragabekeria"tzat jo du Donostiako turismoaren beherakadarekin "alarma" sortzea eta Jaurlaritzak Bilduren errua izan dela "iradokitzea". Are gehiago, Eustaten datuetan oinarrituta, Udalak salatu du Donostian gaua igaro dutenen kopurua % 1 hazi dela 2010aren aldean eta batez besteko egonaldiak % 1,6 egin duela gora.Gainera, "Bildu existitu ere egiten ez zenean", martxoan, bisitari kopurua INEren arabera % 4,73 murriztu zela eta Eustaten arabera % 7 egin zuela behera gogorarazi du. Era berean, azken iturri horren arabera, hoteletako okupazioak ere gora egin du, logelena % 2,3 eta plazei dagokiona % 1,8.Ruiz "pozik" agertu da datu horiekin eta turismoa "ongi" doala esan du. Hala eta guztiz ere, 2012 urte "zaila" izango dela eta bisitariak erakartzeko "produktu berriak" eskaini beharko direla aitortu du.Datorren hilabetean Jaurlaritza eta Donostiako Udala bildu egingo dira turismoaren joera aztertzeko.PPRamon Gomez Donostiako PPren zinegotziak, bere aldetik, Jaurlaritza kritikatu du "turismoaren datuekin alarma zabaltzeagatik", izan ere, "urte asko daramatza hiriko turismoaren alde ezer egin gabe".