Politika -

Datuen inguruan, hika-mika

Jaurlaritzak Gipuzkoako turismoaren beherakada egotzi dio Bilduri

Juan Karlos Izagirreren esanetan, Donostiako turismo datuek ez dute bat egiten Eusko Jaurlaritzak plazaratutakoekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hiru hilabeteotan Gipuzkoako turismoak izan duen beherakada Bildu instituzioetara heltzearekin batera ''lurraldean izan den ziklo politikoaren aldaketarekin egiten du bat'', Eusko Jaurlaritzaren ustez. Donostiaren kasuan, azken bost hilabeteotan izan omen da beherakada hori, Jaurlaritzak azpimarratu duenez.

Adierazpen hauen aurrean, balantzea egiteko hiru hilabete oso epe laburra dela esan du Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Gainera, kritikatu egin du beste herrialde batzuekiko konparazioa turismo kontuetan egin izana, eta ez langabezia edo esportazioa bezalako gaietan. Azken hauetan Gipuzkoak posizio garrantzitsua duela gogoratu du bozeramaileak.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, bestalde, Eustateko datuetan akatsen bat egon behar dela esan du, turismoaren inguruan hirian dituzten datuak ez baitatoz bat Jaurlaritzak plazaratutakoekin. Asteazken honetan Donostiako datuen berri emango duela ere iragarri du alkateak.

Datuen inguruko hika-mikaAzken 20 urteotan turismoaren inguruko datu ofizialak Eustatek bildu eta aztertzen dituela esan du Turismo Sailak ohar batean, eta, zentzu honetan, orain arte ez diela zalantzan jarri azpimarratu du.

Dena den, Pilar Zorrilla sailburuordearen hitzetan ''irtenbidea ez da Eustaten datuen egiazkotasunaren inguruan eztabaida bat sortzea, baizik eta arazoaren oinarria zein den aztertzea''. Horretarako, bilera egitera deitu ditu Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.

Azken hiru hilabeteotan Gipuzkoako turismoak izan duen beherakada Bildu instituzioetara heltzearekin batera ''lurraldean izan den ziklo politikoaren aldaketarekin egiten du bat'', Eusko Jaurlaritzaren ustez. Donostiaren kasuan, azken bost hilabeteotan izan omen da beherakada hori, Jaurlaritzak azpimarratu duenez.Adierazpen hauen aurrean, balantzea egiteko hiru hilabete oso epe laburra dela esan du Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak. Gainera, kritikatu egin du beste herrialde batzuekiko konparazioa turismo kontuetan egin izana, eta ez langabezia edo esportazioa bezalako gaietan. Azken hauetan Gipuzkoak posizio garrantzitsua duela gogoratu du bozeramaileak.Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, bestalde, Eustateko datuetan akatsen bat egon behar dela esan du, turismoaren inguruan hirian dituzten datuak ez baitatoz bat Jaurlaritzak plazaratutakoekin. Asteazken honetan Donostiako datuen berri emango duela ere iragarri du alkateak.Datuen inguruko hika-mikaAzken 20 urteotan turismoaren inguruko datu ofizialak Eustatek bildu eta aztertzen dituela esan du Turismo Sailak ohar batean, eta, zentzu honetan, orain arte ez diela zalantzan jarri azpimarratu du.Dena den, Pilar Zorrilla sailburuordearen hitzetan ''irtenbidea ez da Eustaten datuen egiazkotasunaren inguruan eztabaida bat sortzea, baizik eta arazoaren oinarria zein den aztertzea''. Horretarako, bilera egitera deitu ditu Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika albisteak Donostia bideoak Turismoa Euskadi berriak EAE Albisteak Gaur Eguneko albisteak Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Eustat gaur