16:20

Gasteizko jaiak

Andre Maria Zuriaren jaiak

Andre Maria Zuriaren azken egunari agur esan diote gasteiztarrek

Erredakzioa

Gasteizko jaien azkenengo eguna lasai hasi da, eta, sei egunen ostean, eguerdia heldu arte kaleetatik zihoazen fanfarreek ez dute lortu jendearen gogoak berpiztea.

  • Gasteiztarrek 'agur' esango diote Zeledoni gaur.

    Gasteiztarrek 'agur' esango diote Zeledoni gaur. Argazkia: eitb

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiek azkenengo txanpari agur esan diote gasteiztarrek gaur, sei eguneko jaien ostean gaur goizaldean agurtu baitute, datorren urtera arte, Zeledon.

Gorka Ortiz de Urbina Andre Maria Zuriaren pertsona garrantzitsuenetarikoa da, hamalau urte daramatzalako Zeledon izaten. Gaur goizean lasai zebilen Foruen plazatik, oso irudi ezberdina joan den larunbateko irudiarekin alderatuz. Izan ere, jendez lepo zegoen Andre Zuriaren enparantza igaro behar izan zuen alde batetik bestera.

Gasteizko jaien azkenengo eguna lasai antzera hasi da, eta, sei egunen ostean, eguerdia heldu arte kaleetatik zihoazen fanfarreek ez dute lortu jendearen gogoak berpiztea.

Zeledonen agurra, goizaldeko ordubatean

Gaur goizean kalera irtetea erabaki duten gasteiztar zein bisitariek hainbat proposamen goiztiar topatu dituzte. Horrela, Espainiako Plazan, hainbat blusa taldek txerrikia prestatu dute euro bat eta borondatearen truke. Diru horrekin, hainbat erakunderekin kolaboratuko dute; Elikagai Bankuarekin, esaterako. Beste aldetik, ostalariak pozik agertu dira atzoko jende kopuruarekin, eta gaurkoa, azken eguna izanik, are jendetsuagoa izatea aurreikusi dute.

Zeledonen agurraren ostean, goizaldeko ordubatean, kandelen prozesioa eta Doctor Deseoren kontzertua izango dira.

Agur goxoa

Arratsaldez, berriz, blusa eta neska koadrilek azken paseoa egingo dute zezen plazara arte. Bertan errekortari eta jauzi erakustaldia izango da. Jaien agurren goxo xamarra izango da, goizaldeko ordubietan bizkotxo eta txokolate dastaketa izango baita San Prudentzio kalean.

Iruzkinak