07:27

Gasteiz

Gasteiz

Zeledonen jaitsierak sei eguneko festari hasiera eman dio

Erredakzioa

Martxoak 3 Elkarteak bota du txupinazoa. Blusek eta neskek abuztuaren 9ra arte izango dute egitarauko 331 ekitaldiez gozatzeko aukera.

1:33
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zeledon Gasteizera bueltat da gaur, astelehena, azken bisita egin zuenetik urtebete igaro ondoren, eta sei eguneko festan parte hartzeko deia luzatu die gasteiztarrei eta bisitariei, gazte zein adinekoei.

Hitzordua 18:00etan izan da, Done Mikel Elizako kanpandorrean; milaka pertsonek itxaron dute une garrantzitsua, ordua baino lehen. Handik, Zalduondo gertuko herritik etorritako herritarrak balkoi bateraino "hegan" egin du. Orduan, Ama Maria Zuriaren Plaza oinez zeharkatu du, eta, ondoren, suziria piztuta, 2014ko Andre Maria Zuriaren jaiak hasi dira.

Aurtengo edizioan, Martxoak 3 Elkarteak bota du txupinazoa, Gasteizko Bilduk proposatuta, eta 1976ko martxoaren 3an Gasteizen jazotako gertaeraren biktimak omentzea izan du helburua. Egun horretan bost langile hil ziren eta ehun baino gehiago zauritu ziren poliziaren tiroen eraginez.

Kolektibo horretako kideek euskal gizarte osoko ordezkariekin bat egingo dute, esaterako, Iñigo Urkullu lehendakariarekin. Urkullu azken 11 urteetan Zeledonen jaitsieran izan den lehenengo lehendakaria izan da.

Urkulluk esan duenez, bertan izanda, "Gasteizekin, Arabako hiribuarekin" duen "konpromisoa" erakutsi nahi izan du, Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten "gainerako hiriburuekin eta lurraldeekin bezala", gaineratu du.

Hemendik aurrera, gozatzeko ordua, publiko mota guztiek zer ikusi eta zer entzun izango dute 9ra arte antolatu dituzten ekitaldietan, neskek eta blusek alaituta.

Txarangen erritmora dantzatzeko aukera izango da, noiznahi eta nonahi, baina nahita nahiez ikusi beharrekoa eguneroko 17:00etako ikuskizuna da; alegia, blusek eta neskek Zezen Plazaraino egiten duten paseoa.

Celedón / Zeledon EFE

331 ikuskizun baino gehiago

678.000 euroko aurrekontuarekin 331 ikuskizun baino gehiago antolatu dute, musika, umore, antzezlan eta haurrentzako ekitaldien artean.

Kontzertu aipagarrienen artean, Rosendo Mercado (Foruen Plazan abuztuaren 6an); Auryun boskote gaztea, hurrengo egunean; La Pegatina, Soraya Arnelas eta Betagarri, erdiguneko plazan ikusiko diren beste taldeetako batzuk.

Urtero legez, Plaza Berria orkestren eszenatokia izango da; Matxeten euskarazkoak eta La Floridan adinekoen gustukoak izango dira entzungai.

200dik gora agentek osatuko dute aurtengo segurtasun operatiboa; txupinazoan, Udalak beirazko botilak ez eramateko deia egin du, zauriak eragitea ekiditeko asmoz.

Iruzkinak