cerrar buscador

10:53

Iruñea

Halloween gaua

'Pailazo hiltzaile' batek 13 urteko neskato batzuk izutu ditu Iruñean

Agentziak | Erredakzioa

Adingabeek Udaltzaingoari deitu diote, pailazoak plastikozko aizto batekin beldurrarazi  dituela eta.

  • 'Pailazo hiltzaile' baten mozorroa. EFE

    Emakume bat, 'pailazo hiltzaile' baten mozorroari begira. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

AEBko azken modaren jarraitzaileak izan dira aurten Iruñean, Halloween gauean. Izan ere, Udaltzaingoa 13 urteko neskato batzuk laguntzera joan behar izan zen astelehen arratsaldean, 'pailazo hiltzaile' batek izututa zituela eta.

Nonbait, pailazoak plastikozko aizto bat zeraman, eta neskatoak beldurtzen ibili zen Alde Zaharrean. Azkenean, izututa, Udaltzaingoari deitu zioten, eta agenteek gaztea identifikatu zuten.

Horrez gain, gezurrezkoa zen eraso-fusil bat konfiskatu zuten udaltzainek.

Gainerakoan, aparteko arazorik gabe joan zen Halloween gaua.

Iruzkinak