Itxi

Herriak eta Hiriak

Bilboko dendak

2017ko ‘Shopping Eguna’ apirilaren 1ean izango da, eguraldia dela eta

EITB.EUS

Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, euria egingo du egun osoan. Aurreikuspen horren aurrean, ekitaldi guztiak atzeratzea erabaki dute.

  • Bilboko Shopping Eguna. Artxiboko argazkia: EiTB

    Bilboko Shopping Eguna. Artxiboko argazkia: EiTB

2017ko Shopping Eguna” dela eta larunbaterako aurreikusita zeuden ekitaldi guztiak bertan behera geratu dira, eta hurrengo larunbatean ospatuko dira, apirilak 1, Euskalmet-ek Bilbon egun osorako iragarri dituen euriteen aurrean. Erabakia elkarren artean hartu dute Bilboko Udalak eta Bilbao Centro, Alde Zaharra eta Deusto Bizirik merkatari elkarteek, aire librean egin behar ziren animazio eta dinamizazio jarduera ugari egiteko zailtasunen ondorioz.

Horrela, hurrengo larunbatean, apirilak 1, 400 denda eta ostalaritzako lokal baino gehiagok hartuko dute parte udaberriko jai honetan. Deskontuak, opariak eta promozioak eskainiko dituzte, beste proposamen batzuen artean, eta uriko kaleetan zuzeneko musika-emanaldiak, kalejirak, erakusketak eta beste jarduera batzuk egingo dira. Shopping Egunaren VI. edizioa aukera paregabea izango da erosketen egun batez gozatzeko, jai, moda eta dibertsioz inguratuta.