14:03

Herriak eta Hiriak

Ordu eta erdiz

Eskua harrapatuta zeukan gazte bat erreskatatu dute Haizearen Orrazian

eitb.eus

Donostiako suhiltzaileek eskua monumentuaren inguruko arrokaren arrakala batean ordu eta erdiz harrapatuta eduki duen emakume bat erreskatatu dute bart. Billete bat berreskuratu nahi zuen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Suhiltzaileen talde bat eta Ertzaintzaren zein Donostiako Udaltzaingoaren hainbat patruila Haizearen Orraziaren ingurura bertaratu dira bart, iluntzeko zortziak aldera, emakumezko bizkaitar gazte baten eskua Eduardo Chillidak eta Luis Peña Gancheguik sorturiko multzo artistikoaren arrakala batean harrapatuta zegoela eta.

Suhiltzaileen txostenaren arabera, gazteak, zeinak jarrera “eredugarria” erakutsi baitzuen egoera itogarri horretan, eskua zirrikitu batean sartu zuen harekin zihoan gizonezko bati billete bat bertara jausi baitzitzaion, baina soinean zeraman eskumuturreko multzoa trabatuta gelditu zitzaion, ez aurrera ez atzera.

Suhiltzaileak ohituta daude horrelakoetara (kontatu digutenez, “oso ohikoa da, esaterako, umeek eskua goxoki makinetan sartu eta harrapatuta gelditzea”), eta ordu eta erdi behar izan zuten haren eskua askatzeko. Horretarako, arroka apurtu behar izan zuten, mailu kolpekatzaile bat, harkaitzak apurtzeko xafladun zerra zirkular bat eta istripuen biktimak burdin artetik ateratzeko erabili ohi den tresna bat erabiliz.

Suhiltzaileek berehala jarri zuten Udala jakinaren gainean, eta berandu baino lehen konponduko dituzte kalteak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena