Herriak eta Hiriak
Maiatzaren 1ean izan zen
agentziak | erredakzioa
Antza denez, klabikula hautsi zion biktimari, eta ospitalera eraman behar izan zuten, aurpegia odolduta zuela. Atxilotua epailearen esku utzi dute dagoeneko.
Ertzaintzak 22 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astelehenean, beste gazte bat jipoitzea leporatuta, Indautxu (Bilbo) auzoko taberna gune batean. Biktimak aurpegia odolduta zuen agenteak heldu zirenean, eta ospitalera eraman zuten, antza, klabikula haustura zuela.
Astelehen eguerdian izan zuen Ertzaintzak erasoaren berri. Hortaz, agenteak Autonomia kalean bertaratu ziren eta aurpegia odolez estalita zuen gazte bat eta eraso baten zantzuak topatu aurkitu zituzten taberna baten ondoan.
Orduan, anbulantzia eskatu zuten zauritua artatzeko eta, ondoren, ertzainek taberna barruan zeuden pertsona guztiak identifikatu zituzten. Horien artean, ustezko erasotzailea zegoen.
Hori dela eta, agenteek gaztea atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten. Hurrengo egunean, Bilboko guardiako epaitegira eraman zuten, epailearen aurrean deklara zezan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa