Itxi

Herriak eta Hiriak

Donostia

Milaka olagarro jaio dira Donostiako Aquariumean

Agentziak | Erredakzioa

Emeak hiru hilabete eman ditzake jarritako arrautzak babesten, baina olagarroak jaio ostean ahulduraz hil egiten da.

1:22

Milaka olagarro jaio dira Donostiako Aquariumean, ateak ireki zituenetik lehen aldiz. Bertan, itsasoan bizi diren animali eta espezie ugari ikusteko aukera dago.

Hala, datozen egunotan Donostiako Aquariumera hurbiltzen diren pertsona guztiek milaka olagarro jaioberri ikusteko aukera izango dute. Dena dela, arduradunek ohar baten bidez jakitera eman dutenez, oso zaila izango da olagarroek bertan bizirautea.

Izan ere, oso zaila da ezaugarri horiek dituen museo batean olagarroak jaiotzea, eta, hainbeste denbora bizirautea arrakasta handia dela nabarmendu dute arduradunek.

Donostiako Aquariumak azaldu duenez, emeak hilabete bat baino gehiago eman du berak egindako haitzulo batean, olagarro arrautzak babesteko asmoz. Ostegun honetatik aurrera, bisitariek milaka olagarro jaioberri ikusteko aukera izango dute.

Olagarroa itsasoko animaliarik azkarrena da, eta oso bitxia da haien estalketa-prozesua.

Emeak haitzulo batean jartzen ditu arrautzak (170.000 izatera irits litezke), eta atseden hartu gabe babesten ditu. Hiru hilabete eman ditzake bertan, mugitu gabe ezta jan gabe ere. Alabaina, olagarroak jaio ostean ahulduraz hil egiten da.