Herriak eta Hiriak
Bilbo
Auto batek Bilboko udaletxearen ondoko gasolina-hornigailua apurtu du
EITB.EUS
Gasolidegiko langilea Basurtuko Ospitalera eraman dute, gasolina-hornigailuaren tutuarekin behaztopa egin ostean lurrera erori baita.
-
Gasolindegian kalte materialak eragin sditu gidariak. Argazkia: EiTB
Bilboko udaletxearen ondoko gasolindegi batean autoaren depositua betetzen zebilen gidari batek tutua kendu gabe ihes egin du lekutik, Bilboko Udaltzaingoak eitb.eus-i jakitera eman dionez.
Une horretan, Ernesto Erkoreka Plazan dagoen gasolindegiaren langilea bere atzetik irten da, eta autoa gelditzeko eskatu dio. Alabaina, tutuarekin behaztopa egin du eta lurrera erori da.
Ostiral honetan, 15:00ak aldera, jazo da zirkulazio istripua, eta gasolindegiko langilea Basurtuko Ospitalera eraman dute.
Autoak gasolina-hornigailua aurretik eraman du eta kalte materialak eragin ditu gasolindegian.
Bilbon, gasolindegiko hornigailu apurtutaren argazkia.#trafikoa pic.twitter.com/11y1DOVaRe
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) 26 de mayo de 2017