12:32

Herriak eta Hiriak

Udako denboraldia

Kanpoko igerilekuak ireki dituzte Bilbon; aurten ez da txanoa jantzi behar

agentziak | erredakzioa

Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako instalazioak zabalik egongo dira irailaren 10era arte. Eguzkia hartu eta topless egitea ere baimenduta dago.

  • Ekaina, uztaila eta abuztuan 10:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik. Argazkia: bilbao.eus

    Ekaina, uztaila eta abuztuan 10:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik. Argazkia: bilbao.eus

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilbon kanpoko igerilekuak ireki dituzte dagoeneko, hau da, Artxandan, Errekalden eta Txurdinagan. Aurten, baina, ez da derrigorrezkoa txanoa janztea igeri egiteko, Udalak adierazi duenez.

Oihane Agirregoitia Kirol zinegotzia Txurdinagako igerilekuan izan da aurreko larunbatean denboraldia modu ofizialean zabaldu ostean. Kanpoko instalazio horiek, udako denboraldia dela eta, irailaren 10era arte egongo dira zabalik.

Ekainean, uztailean eta abuztuan, kanpoko igerilekuak 10:00etatik 21:00etara irekiko dituzte, etenik gabe. Irailean zabalik egongo den 10 egunetan, ostera, 20:00etan itxiko dute.

Urtero legez, Bilbao Kirolak 10egunetarako bonoa eskaintzen die erabiltzaileei, 36,05 eurotan (helduen kasuan) eta 18,05 eurotan (umeentzat). Bonoak salgai daude jada, kiroldegietan, uztailaren 16ra arte eta, erosiz gero, % 25 aurreztu daiteke.

Bilboko kanpoko hiru igerileku horietan 6.164 lagunentzako lekua dago guztira (Txurdinaga, 2.926; Artxanda, 1.710 eta, Errekalde, 1.528).

Aurten, txanoa derrigorrez jantzi behar ez izatea da berritasuna. Aldaketa honek, baina, Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako igerilekuetan eragingo du. Gainera, hiru instalazio horietan, eguzkia hartu eta topless egitea ere baimenduta dago.

Gainerako udal-igerilekuetan (hau da, barrukoak) derrigorrezkoa da txanoa erabiltzea, buruan ilerik ez dutenentzat izan ezik (burusoilak eta ilea moztuta dutenek).

Bestalde, debekatuta jarraituko du igerilekuen gunean kaleko arroparekin edo oinetakoekin sartzeak, baita txalupak, hegatsak, baloiak, koltxonetak eta bestelako objektu pneumatikoak erabiltzea ere. Era berean, galarazita dago jan eta edatea, baimendutako guneetan izan ezik, eta erretzea, edonon.

12 urtetik beherako adingabeek heldu batekin sartu beharko dute instalaziootan. Heldu bakoitzak bost adingabe ahal izango ditu ardurapean, gehienez.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena