Itxi

Herriak eta Hiriak

Gay-LGTB Harrotasuna

Bilbao Pride ekimenaren egitaraua

eitb.eus

Ekitaldien artean nabarmenetakoa larunbateko Ur Parade izango da: itsasadarrean egingo den itsasontzi desfile bat.

Bizkaiko hiriburuak Bilbao Pride 2017 ekimena ospatuko du ekainaren 22tik (osteguna) 25era (igandea), Gay-LGTB Harrotasunaren baitan, aniztasun sozialaren alde egiteko.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Gay Harrotasuna "ekitaldi soziokultural, ludiko eta aldarrikatzailea" da,  "Bizkaia osoko dibertsitate afektibo-sexual, genero eta LGBT (lesbiana, gay, bisexual eta transexualak) pertsonen eskubideak defendatzeko".

Hirugarren urtez, egitarau aberatsa eta askotarikoa prestatu dute. Ekitaldi gehienak Zazpikaleetan eta Alde Zaharrean izango dira, baina hiriburuko beste hainbat tokitara ere zabalduko dituzte.

Gainera, larunbatean, hilak 24, Ur Parade egingo dute bigarren urtez. Itsasontziekin Bilboko itsasadarrean izango den desfile koloretsua izango da. 17:30ean abiatuko da, Pio Barojan, udaletxe aurrean.

 

 


Osteguna 22

12:00 – Zazpi Kaleak, Martzana, SanFran. Kaleko dekorazio koloretsua.
12:00 – Zazpi Kaleak, Martzana, SanFran. Ibilbide Gastronomikoaren hasiera.
17:00 – Bidebarrieta Liburutegia. Hitzaldia: mundu osoan LGBT eskubideen alde – Gehitu eta Radio Euskadi-rekin batera.
20:00 – San Inazio futbol zelaia. KirolPride: Aniztasuna kirolan aldarrikatzeko Futbol Lehiakatea.
20:00 – Zazpi Kaleak, Martzana, SanFran, BilbaoCentro. Komertzioen ekintza: Dendarik Irekienak – La Salve garagardoarekin eta bilbaoDendak elkartearekin batera.

 

Ostirala 23

12:00 – Expogela BilbaoHistoriko. ArtePride: Erakusketa kolektiboaren inaugurazioa.
17:00 – Infopuntua Arenal. Sentsibilizazio ekintza: T4 elkartea.
18:00 – Martzana. Takoien Lasterketa eta Herri Kirol parte-hartzaileak, Las Fellinik aurkeztua.
18:00 – Bizkaia Aretoa (UPV/EHU). ZinemaPride. "Noor" filma – Institut Français eta UPV/EHU-rekin batera.
19:00 – Zazpi Kaleak, Martzana, SanFran, Bilbi, BilbaoCentro. KaleMusikPride: Kaleko giro musikala.
19:00 YouTuberGune (Arenal). Gonbidatua: Fiesta en el Jardin
20:00 – Bilbao Pride Eszenatokia (Arenal). Kate Ryan, Gala Trabesti 2017 + Barbara Kaldo, Marykoro (Ortzadar Abesbatza,) Unai Goikolea DJ, Dubos DJ. Premio II. Anitz Sariak – Prix Universitaire LGBTIQ.


Larunbata 24

11:00 – La Ribera zubia. Ekitaldia: Zubiak eta loturak aniztasunerako,Observatori Contra l’Homofòbia de Catalunya-rekin.
11:00Zamudio Club Es+Padel. KirolPride: Padel Pride
11:30 – Infopuntua Arenal. Sentsibilizazio ekintza: Amnistia Internazionala Euskadi eta Gehitu
12:00 –   "La Bolsa" Udaltegia. Hitzaldia eta liburuaren aurkezpena: "El valor y la riqueza de la diversidad sexual en la infancia" Aingeru Mayor – Chrysallis Euskal Herriarekin batera.
12:00Arenal. FamilyPride – adin guztientzako aniztasuna.
17:30 – Bilboko Itsasadarra. UrParade – Aniztasunaren aldeko ur desfilea.
18:00 –  Infopuntua. Sentsibilizazio ekintza: Chrysallis Euskal Herria
19:00 – YouTuberGune (Arenal)
20:00 – Bilbao Pride Eszenatokia (Arenal). La Prohibida, Las Bistecs, Iholdi Beristain (Go!azen),  Ibai Alonso (Harrapazank), Unai Goikolea DJ, Dubos DJ.

 

Igandea 25


12:00
– Zazpi Kaleak, Martzana, SanFran, Bilbi, BilbaoCentro. PoteoPride: Aniztasunaren aldeko hamaiketakoa Ibilbide Gastronomikoan.
17:00 – Bar Lamiak. Gaymer Harrotasuna. Mahai-jokoen zaleen topaketa LGBT.

 

OFF PRIDE: Establezimenduek eta norbanakoek antolatutako beste ekitaldiak:

 

Osteguna 22

18:00 La Korrala - Fiesta Pride

19:00 Argia pintxo-leku – Inaugurazioa

22:30 Badulake – Las Fellini

23:00 Gilda - Finde Arcoiris

23:00 Därtxïn – Friendly weekend


Ostirala 23

20:00 Itsas Museoa – Distopia Club & Northern Block: Djs Kastil (Live), Errota Etica, arcanoid, Koldo Intermusic, Neobot

21:00 Bar Kanpantxu – Las Fellini

23:00 Gilda - Finde Arcoiris

23:00 Därtxïn – Friendly weekend

23:30 Sala Catedral – Fiesta diversa

00:00 La Korrala - Fiesta Pride

02:00 El Balcon de la Lola - Lola Pride

 

Larunbata 24

21:00 Bar Kanpantxu – Las Fellini

23:00 Därtxïn – Friendly weekend

23:00 Kafe Antzokia – Las Bistecs

00:00 Kafe Kiosko Arenal – Akelarre Fest "neskak bakarrik": Djs Laikasister & Chicks on Kicks

00:00 Sala Sonora – Fetish Party – Dj Unai Goikolea & Sexy Sho

00:00 La Korrala - Fiesta pride + Mr Korrala 2017

00:30 Rock Star – Conjunto Sound Club: Djs Luisen Merino, Emilio Hernandez & Alberto Gabilan

01:00 El Balcón de la Lola - Lola Pride

 

Igandea 25

12:00 Artxanda - FuniSundays

19:00 Därtxïn – Friendly weekend

 

BILBAO PRIDE 2017

 

BILBAO UR PARADE