Itxi

Herriak eta Hiriak

Bilbo

2017ko Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aukeratu dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Ekainaren 19tik 23ra bitartean herritarrek kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute. Aurtengo jaiak abuztuaren 19tik 27ra bitartean izango dira.

  • Hauek dira aurtengo sei kartel finalistak

    Hauek dira aurtengo sei kartel finalistak

Bilboko 2017ko Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu ditu ostiral honetan Bilboko Udalak. Aurtengo jaiak abuztuaren 19tik 27ra bitartean izango dira, eta herritarrek kartel irabazlea aukeratu ahal izango dute.

2017ko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko sei hautagaiak hauek dira: Mari eta Bali, Danon artean altxa dezagun marijaia!, Chupa txupi prego, Bilboko taupadak kaleetan ozen, Todos distintos. Todos iguales eta Gaupasa!. Botoa ekainaren 19tik 23ra bitartean eman ahal izango da.

Botoa emateko aukera desberdinak egongo dira. Alde batetik, Bilboko Udalaren webgunearen bidez gustukoen duen kartela aukeratu ahal izango du bakoitzak. Bozketa horrek azken erabakiaren % 66ko balioa izango du.

Kartel finalistak Euskal Museoan egongo dira erakusgai ekainaren 23ra arte, eta lekura hurbiltzen diren pertsona guztiek botoa zuzenean emateko aukera izango dute. Halaber, hedabide laguntzaileen bidez eman daiteke botoa, tartean EiTB.

Epaimahai espezializatuaren irizpenak, berriz, % 33ko balioa izango du azken emaitzan. Kide gehienak diseinuaren arloko profesionalak dira: Jokin Aspuru, Getxophoto-ko zuzendaria eta komisarioa; David Abajo, diseinatzaile grafikoa; Leire Fernández, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakaslea; Diego Rey, Adtonic-eko zuzendaria eta Higinia Garay, diseinatzaile grafikoa.

Gainera, Bilboko Udaleko Asier Abaunza eta Samir Lahdou zinegotziak, Bilboko Konpartsak-eko ordezkari bat eta Itziar Urtasun Jaietako Batzordeko presidentea epaimahaiko kideak dira.

Guztira 160 kartel aurkeztu dira lehiaketara, iaz baino % 29 gehiago. Kartelak Bilbotik eta beste hainbat lekutatik aurkeztu dituzte, eta irabazleak 3.000 euroko sariaz gain Bilbo ordezkatuko du jaietan.

Hauek dira aurtengo sei kartel finalistak:

1.- Mari eta Bali

MARI ETA BALI

2.- Danon artean altxa dezagun marijaia!

DANON ARTEAN ALTXA DEZAGUN MARIJAIA!

3.- Chupa txupi prego

CHUPA TXUPI PREGO

4.- Bilboko taupadak kaleetan ozen

BILBOKO TAUPADAK KALEETAN OZEN

5.- Todos distintos. Todos iguales (Denak desberdinak. Denak berdinak)

TODOS DISTINTOS TODOS IGUALES

6.- Gaupasa!

GAUPASA!

>