Itxi

Herriak eta Hiriak

Ekainak 23

San Joan bezperako suak ikusteko gida Donostian

eitb.eus

19 su antolatu dituzte gune publikoetan, eta beste bost gune pribatuetan. Hemen topatuko duzu haiei buruzko informazioa.

  • Argazkia: EiTB

Ekainak 23, San Joan Bataiatzailearen bezpera, sua pizten den gaua, jentilen tradizioa jatorriz, baina gero Elizak bere egindakoa. Eguzkiari indar gehiago emateko egiten zen, udako solstizioa igaro ondoren indarra galduz doalako, eta egunak laburragoak izaten direlako.

Urtero legez, Donostian, donostiarrek bat egingo dute jaiarekin eta, aurten ere, Soka Dantza egingo da Konstituzio Plazako arbolaren inguruan, 19:00etan.

Alkateak eta zinegotziek bat egingo dute ekitaldian, Goizaldiko dantzariek eta Txistulari Udal Bandak lagunduta, baina.

Ondoren, "zuhaitzari su emango zaio eta, tradizioa betez, nahi dutenek azal zati bat eskuratzeko abagunea izango dute. Ekitaldia bukatzeko, Udaleko Txistulari Taldearen eskutik, Erromeria bat izango da", Udalak ohar baten bidez azaldu duenez.

Konstituzio Plazan egitekoa den suaz gain, San Joan bezperako hainbat su antolatu dituzte, hauek gune publikoetan izango direnak:

1. Aieteko San Joan sua - AA.VV. de Aiete - Lantxabe, 17:00etatik 23:00etara.

2. Alde Zaharreko San Joan sua - Karramarrotar Gorria Kaiko Jaien Elkartea, 20:00etatik 23:00etara.

3. Loiolako San joan bezpera - Loiolako Jai Batzordea, 20:00etatik 23:00etara.

4. Revetlla de San Juan - Espai Catalunya Topalekua, 20:00etatik 01:00etara.

5. San Joan Festa Martutene - AA.VV. Sarroeta Elkartea, 22:00etatik 00:00etara.

6. San Joan Jaiak Intxaurrondon - Plazara Goaz, 22:00etatik aurrera.

7. San Joan sua Amara Berri - Ikasbide Kultur Elkartea, 22:30etatik 00:00etara.

8. San Joan sua Amara Zaharra - Donosti Berri Elkartea / Mamur Aisialdi Taldea, 22:00etatik 00:00etara.

9. San Joan sua Antiguako San Juan Jaiak - Antiguotarrak Euskal Dantza Taldea, 22:00etara.

10. San Joan sua Herrera auzoetako Jaiak - Herripe Auzo Elkartea, jaia 20:30ean hasiko da (ez dute zehaztu surik egingo duten).

11. San Joan sua Igeldo auzoetako Jaiak - Ttonttorro Jai Batzordea, 22:30etik aurrera.

12. San Joan sua Lorea, 22:00etatik 01:00etara.

13. San Joan sua Oletako Jaiak - Oletako Jaiak San Juan Batzordea, 00:00etatik aurrera.

14. San Joan sua Sagues - Uliako Auzo Elkartea, 19:00etatik 00:00etara.

15. San Joan sua San Roque, 22:00etatik 00:00etara.

16. San Joan sua Txomin - Lanberri / Txomin Enea Auzo Elkartea, 19:00etatik 01:00etara.

17. Udafest Bidebieta - Asociación Cultural Thamessis, 23:59etik aurrera.

18. San Joan sua Morlans - Morlanstarrak Auzo Elkartea, 19:00etatik 01:00etara.

Gune pribatuetan:

1. Jabekideak Atotxa Erreka 1 (Añorga Txiki),  22:00etatik  00:00etara.

2. Jabekideak Casares 23 (Altza),  22:00etatik  00:00etara.

3. Jabekideak  Casares 39 (Altza), 21:30etik 03:00etara.

4. Jabekideak Txingurri Pasealekua 70 (Intxaurrondo): 20:00etatik 00:00etara.

5. Gero Axular: Axular Lizeoan 18:00etatik 00:00etara.