Itxi

Herriak eta Hiriak

TRAFIKOA

Uztailaren 1ean jarriko dute abian Bilboko TAO zerbitzuaren udako ordutegia

EITB.EUS

Abuztuan, zerbitzua astegunetan bakarrik egongo da, eta, horrenbestez, astelehenetik barikura TAOren ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da abuztuan.

  • Bilboko OTA

    Bilboko OTA

Udaren etorrerarekin, Bilboko TAO zerbitzuak udako ordutegia abiatuko du. Uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 31ra arte iraungo du. Gainera, uztaileko eta abuztuko zapatuetan ez da TAO zerbitzurik egongo.

Abuztuko arratsaldeetan ez da aparkatzeagatik ordaindu beharko. Abuztuan, zerbitzua astegunetan bakarrik egongo da, eta horrenbestez astelehenetik barikura TAOren ordutegia 09:00etatik 13:30era izango da abuztuan.

Beste alde batetik, uztailaren 25ean eta 31an eta abuztuaren 15ean eta 25ean, jaiegunak direnez gero, ez da TAO zerbitzurik egongo egun guztian.