Itxi

Herriak eta Hiriak

Esklerosi anikoitza

Esklerosi anizkoitza dutenen alde 'bustiko' dira igandean, Getxon

Agentziak | Erredakzioa

Gaixoak, familiak, mediku ezagunak, politikariak, instituzioetako ordezkariak eta euskal kulturako aurpegi ezagunak bertan izango dira.

  • Argazkia: EFE.

    'Busti zaitez' kanpainaren ospakizuna, Kontxan. Argazkia: EFE.

‘Busti Zaitez- Mójate’ kanpainaren 20. edizioa egingo dute uztailaren 9an, igandean, Getxoko Ereaga hondartzan.

Esklerosi anizkoitzaren inguruko sensibilizazio kanpainarik garrantzitsuena da igandekoa, eta Euskadiko 80 herrik hartuko dute parte ospakizunean.

Iragan 20 urteetan Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren Fundazioarekin bat egin duten pertsonak bilduko dira Getxon: mediku ezagunak, politikariak, gaixoak, familiak, euskal kulturako aurpegi ezagunak…

Igandean “festa giroa” nagusi izango dela adierazi du Fundazioak. Izan ere, umeentzako puzgarriak egongo dira, baita familian dantza egiteko musika emankizuna ere. Azkenean, gonbidatuak uretara sartuko dira, esklerosi anizkoitza dutenen alde bustiz.

20. edizioko logoa eta kamiseta Katuky Saguyakik diseinatu du, Mikel Urmeneta nafarraren markak, alegia. Azken hau ere Getxon izango da igandean.