Itxi

Herriak eta Hiriak

Sanferminak

Azkarra eta garbia izan da sanferminetako hirugarren entzierroa

Agentziak | Erredakzioa

Ez da inor zauritu adarkadaz. Salamancako Puerto de San Lorenzo ganadutegiko zezenak lehen aldiz atera dira entzierro batean.

2:33

Puerto de San Lorenzo ganadutegiko zezenek oso entzierro azkarra eta garbia egin dute sanferminetan. Taldeko zezen gaztainkara batek gainerakoak aurreratu ditu Santo Domingon; hala, entzierroko bidea bizkor eta bakarrik burutu du.

Salamancako ganadutegi horretako zezenek lehen aldiz hartu dute gaur sanferminetako entzierro batean. Lehen informazioen arabera, zezenek ez dute inor adarkatu. Dena den, hainbat korrikalari azpian harrapatu dituzte, eta horietako bati galtzetatik eutsi diote zezen-plazako sarbidean.

Hiru korrikalari ospitalera eraman dituzte eta beste bat zezen-plazako erizaindegira.

Entzierroak 2 minutu eta 22 segundo iraun du, eta goizeko 08:00etan abiatu da Santo Domingoko korraletik. Oraingoan, bederatzi kabestru atera dira zezenekin, sei izan beharrean.

Kabestruek ireki diote taldeari Santo Domingoko aldapan, eta bat-batean, 'Huracan' zezen gaztainkarak aurrera egin du eskuineko aldetik. Aldaparen amaieran lasterketaren buruan ipini da oso bizkor, eta zenbait korrikalari harrapatu ditu Udaletxeko plazara iritsi aurretik.

Mercaderes bidean, eskuinera begiratu eta Estafeta kalera abiatu da ziztu bizian. Abiadura ikusita, korrikalariek zailtasunak izan dituzte adarren aurrean ondo kokatzeko. Hori dela eta, hainbat pertsona lurrera erori dira.

Telefonicako bihurgunean, korrikalari bat harrapatu eta gero 'Huracan' zezenak irrist egin duenez, erritmoa galdu du. Zezen plazarako kalezuloan, zezen gaztainkarak galtzetatik heldu dio gizon bati eskuineko aldetik, eta lurrera bota du. Ondoren, zezentokira sartu da.

Zezen-taldea luzatu egin da Estafetan, zezen bat eta kabestru bat aurretik zeudela. Metro batzuk atzerago zihoazen taldeko gainerako zezenak. Azkenik, gorabeherarik gabe iritsi dira zezentokira.

ra zezentokira.