Itxi

Herriak eta Hiriak

Sanferminak 2017

Haurren Eguna ospatuko dute gaur Iruñean

Agentziak | Erredakzioa

Txotxongiloez, puzgarriez, musika emankizunez eta zezensuzkoaz gozatu ahal izango dute Iruñera joaten diren haurrek.

  • Argazkia: EFE.

    Buruhandi eta erraldoien konpartsako Caravinagre kilikia. Argazkia: EFE.

Haurren Eguna ospatuko dute gaur Iruñean, eta etxeko txikientzako eskaintza oparoa biltzen du aurtengo sanferminetako egitarau ofizialak. Ikuskizun eta ekitaldi ugari izango dira gaur, goizeko lehenengo orduetatik hasita.

Egunero legez, 09:30ean buruhandi eta erraldoien konpartsa hirian barrena abiatuko da, eta ume guztiak ongietorriak izango dira.

Askatasun plazan, ‘Hauek festak hauek!’en baitan, haurrentzako jarduerak eta tailerrak izango dira. Horrez gain, Larrain parkean, ‘Birjolastu’ izeneko eremuan, puzgarriez, tailerrez, txalupez eta rokodromoaz gozatzeko aukera izango dute umeek. Haurrentzako parke biak doakoak dira, eta 11:30etik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara egongo dira zabalik.

Aurretik aipatutakoaz gain, Askatasun plazan txotxongilo ikuskizuna izango da, 20:00etan, Maese Villarejoko txotxongiloen eskutik. Eguna bukatzeko, zezensuzkoa Santo Domingo kaleko aldapatik abiatuko da, eta ohiko ibilbidea egingo du (Udaletxe plazatik Kale Berrira).

23:30ean, Gurutzeko plazan, dantzaldia egongo da, Niágara taldearen eskutik; Gaztelu Plazan, Orquesta Ingenio taldea arituko da; eta Javier Errok eta bere bandak kontzertua eskainiko dute Foruen Plazan. 23:45ean, Jazzferminen baitan, Lionel Belmondo & Marzo Bellizzi izango da gaur protagonista Konpainia Plazan.

npainia Plazan.