Itxi

Herriak eta Hiriak

Uztailak 13

Nuñez del Cuvilloren zezenek bi korrikalari adarkatu dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Beste zortzi lagun eraman dituzte ospitalera. Azkar heldu dira zezenak plazara, bi minutu eskas behar izan baitituzte horretarako, baina segundo batzuk gehiago behar izan dituzte ukuiluetara sartzeko.

1:59

Bi lagun adarkatu dituzte Nuñez del Cuvillo Cadizko zezenek zazpigarren eta azken-aurreko entzierroan: bata Santo Domingon eta bestea Espoz y Mina kalean. Sei korrikalari gehiago eraman dituzte ospitalera, behin betiko balantzearen arabera.

Adarkatutako bi gizonetako bat 36 urteko iruindarra da, eta bestea, 41 urteko baztandarra. Lehenengoari besapean sartu dio adarra zezenak; bigarrenari, aldiz, izterrean.

Gainerako zaurituak 47 urteko gizon gipuzkoar bat, Tarragonako 38 urteko emakume bat, Segoviako 57 urteko gizon bat, Valladolideko 39 urteko gizon bat, Madrilgo 18 urteko mutiko bat eta Toledoko 23 urteko gizona dira.

Halaber, entzierroaren osteko bigantxetan, bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman behar izan dituzte. 

Ganaduzaleak bi ordezko zezen bidali ditu Iruñera. Uztailaren 4an heldu ziren guztiak bertara, eta 495 eta 580 kilo arteko pisua dute. 1995ean etorri zen estreinakoz sanferminetara Nuñez del Cuvillo.

Aurtengo zezenketan, Antonio Ferrera eta Alejandro Talavante toreatzaileek toreatuko dituzte, eta baliteke Roca Rey ere aritzeko moduan egotea, astearteko zezenketan adarkada jaso zuen arren. Oraingoz ez dute haren balizko ordezkoaren berri eman.

Encierro 13 de julio entzierroa uztailak 13 sanfermin Nuñez de Cuvillo EFE

(Zezenek bi minutu eta berrogei segundo behar izan dituzte ibilbidea egiteko. Argazkia: EFE)