Herriak eta Hiriak
Aisialdirako gunea, Bilbo
FEVEren trenbidea lurperatu ostean, urbanizazio lanak hasi dituzte Iralan
agentziak | erredakzioa
35.000 metro koadroko gunea da, 700 metro luze eta 40 metro zabal dena. Lanek 10 hilabeteko iraupena eta 4,4 milioiko kostua izango dute.
-
Trenbidea lurperatzeko lanen irudia. Argazkia: EiTB
Bilboko Udalak gaur hasi ditu FEVEren trenbidea lurperatu osteko urbanizazio lanak Gordonizko zubiaren eta Irala artean. 35.000 metro koadroko gunea da, 700 metro luze eta 40 metro zabal dena.
Udalak jakinarazi duenez, lanek 10 hilabete iraun, eta 4,4 milioi euroko kostua izango dute.
Proiektuaren arabera, plaza bat egingo da, zuhaitzak eta umeentzako jolas eta guzti (450 metro karratu izango ditu eta ume txikientzat izango da). Halaber, gazteentzako rokodromo bat izango du, eta bidegorria eta 2.100 metro koadroko zelaia.
Casilda Iturrizar-Eskurtze ardatza amaitzeko azken-aurreko urratsa izango da honakoa. Hiriaren erdigunea 45.000 biztanle bizi diren Basurtu, Errekalde eta Irala auzoekin lotzeko proiektu estrategikoaren barruan dago. Jarduketa horrek jarraipena emango dio Sabino Arana etorbidearen eta Basurtu eta Errekalde artean erreiak lurperatzearen ondorioz geratu den eremuaren urbanizazio integralari.
Azken fasea Montevideo etorbidea-Basurtu-Kastrexana errepidea-Basurtuko Ospitalearen ingurua eraberritzea izango da, eta 2017an hasiko dira gauzatzen.